18:09

Beste kirolak

ESKUBALOIA

Ainhoa Hernandezek eta Maitane Etxeberriak laugarren postuan amaitu dute Munduko Txapelketa

A. A. | EITB MEDIA

Danimarkako selekzioaren aurka galdu dute (35-28), eta brontzezko dominarik gabe geratu dira.

  • Ainhoa Hernandez Espainiako selekzioarekin jokatzen.

    Ainhoa Hernandez Espainiako selekzioarekin jokatzen. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako selekzioak, Ainhoa Hernandez eta Maitane Etxeberria Basque Teameko bekadunekin, eta Imanol Alvarez bigarren entrenatzailea dela, galdu egin du Danimarkaren aurka (35-28), eta brontzezko dominarik gabe geratu da.

Neurketarik galdu gabe iritsi ziren finalerdietara, baina ezin izan dute Eskandinaviako erronka bikoitza gainditu. Finalerdietan, Norvegiak irentsi egin zituen (27-21), eta kontsolazioko finalean danimarkarrak oztopo gaindiezina izan dira.

Norvegiaren aurka gertatu legez, aurkariaren atezaina izan taldeko jokalaririk nabarmenena, Sandra Toft, alegia. Danimarkak azkar eta zuzen jo du erasora, eta ondo itxita defendatu du.

Atsedenaldira iristean, hiru goleko aldea zegoen markagailuan (16-13). Bigarren zatian emaitzarik buelta ematea posiblea zen; hala ere, Eskandinaviako taldeak behartu gabeko baloi galerak aprobetxatzen jarraitu du markagailuan alde egiteko.

Hala, bigarren zatiko lehen bederatzi minutuetan lortutako 6-2ko partzialak ezerezean utzi ditu Hernandezen eta Etxeberriaren taldeak podiumerako zituen aukerak: 35-28.

Norvegia, txapeldun

Final handian, berriz, Norvegia Frantziari gailendu zaio 22 eta 29. Ondorioz, norvegiarrak dira orain, Errusiarrekin batera, Munduko txapelketa gehien irabazi dituztenak. Gaurkoa, laugarren txapela da. Garaipena, baina, ez dute erraz izan, lehen zatian frantziarrek sei goletako errenta ere izan dutelako.

Fitxa teknikoa:

35 - Danimarka (16+19): Sandra Toft (Rebecca Reinhardt), Nolsoe Pedersen (1), Ostergaard Jensen (2), Line Haugsted (3), Kathrine Heindahl (3), Mie Hojlund (1) eta Louise Burgaard (7) –hasierako zazpikoa–; Kristina Jorgensen (6), Simone Bohme, Mette Tranborg (2), Anne Mette Hansen (6, 4 penaltiz), Simone Petersen (1, penaltiz), Cecilie Friis (1), Elsberg Möller eta Rikke Iversen (2).

28 - Espainia (13+15): Merche Castellanos (Silvia Navarro, ordezko atezaina), Carmen Martín (6), Irene Espínola (1), Carmen Campos (5), Alexandrina Barbosa (4, 1 penaltiz), Eli Cesáreo (2) eta Jennifer Gutiérrez –hasierako zazpikoa–; Silvia Arderius (1), Kaba Gassama (3), Maitane Etxeberria, Alicia Fernández, Paula Arcos (2), Soledad López (2), Mireya González (2) eta Ainhoa Hernández.

Markagailuko emaitza bot minututik behin: 1-2, 4-4, 8-6, 10-10, 14-10, 16-13 (atsedenaldia); 19-13, 22-15, 25-19, 28-21, 32-25 eta 35-28.

Epaileak: Amar Konjicanin eta Dino Konjicanin (Bosniako federazioa). Bi minutuz kaleratutako jokalariak: Tranborg, Heindahl eta Burgaard (Danimarka), Espínola, Etxeberria, Martín eta Campos (Espainia).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena