13:45

Beste kirolak

Tokio 2020

Agurtzane Egiluz diploma batekin itzuliko da etxera

EITB MEDIA

Tokioko Paralinpiar Jokoetan zortzigarren postua eskuratu du gurpil-aulkiko saskibaloi taldearekin.

  • Espainiako selekzioa. Argazkia: EFE

    Espainiako selekzioa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Agurtzane Egiluzek diploma paralinpikoa erdietsi du Espainiako gurpil-aulkiko selekzioaren zortzigarren postua lortu eta gero.

Emakumezkoen txapelketaren barruan, gurpildun aulkiko saskibaloiko estatuko selekzioa zazpigarren postua lortzeko borrokan aritu izan da gaur, baina Britainia Handiko taldeak ez dio jardunaldiko helburua lortzen utzi Ariake Arenan.

Basque Teameko kirolariaren konbinatua final-laurdenetan sartu zen, Aljeria mendean hartu eta bere multzoan laugarren bukatu ostean. Hurrengo helburua finalerdietan sartzea zen eta historia egiten jarraitzea, baina 57-33 galdu zuen Alemaniaren aurka. Bestalde, Britainia Handiak ere galdu egin zuen final-laurdenetan, Txinaren aurka.

Hori zen bi taldeen abiapuntua ia hasieratik norabide argia hartu duen norgehiagokan. Binako eta lauko berdinketak izan ezik, britainiarrak aurretik joan dira beti markagailuan, hamar puntu baino gehiagoko aldearekin une batzuetan. Horrela, lehen laurdena 8-22 bukatu da.

Bigarren laurdenean norgehiagokak tonu bera izan du. Britainia Handiak bere erritmoa sendotzen jarraitu du atsedenaldira 21-33ko markagailuarekin iritsi arte. Bigarren zatian Abraham Carrionek zuzentzen duen taldeko jokalariek aurkariei eusten saiatzeko ahalegina egin dute, baina lehia handietan ibilbide luzea duen aurkariarekin egin dute topo. Hirugarren partziala 29-53ko emaitzarekin bukatu da eta azken markagailua 43-62ra joan da.

"Gure lehen jokoak dira eta hasiberrien bekatua egin dugu. Zapuztuta gaude gauzak ez zaizkigulako atera, baina ikasi egin behar dugu. Hiru hilabetean Europakoa daukagu, haien aurka jokatuko dugu, Alemaniaren aurka, Holandaren aurka, eta dena eman behar dugu. Aurrera jarraitzea besterik ez zaigu geratzen. Minutu pare batez zauriak miazkatu eta sendatu eta gutxi gehiago, aurrera jarraitu behar dugu eta kitto", adierazi dio Agurtzane Egiluzek Tokiora joandako Basque Teameko komunikazio taldeari.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena