Beste kirolak
Boxeoa
EITB MEDIA
Karim Guerfi frantziarraren aurka galdu du 12 asaltotan, Marbellan jokatutako konbatean.
Andoni Gago eta Karim Guerfi, konbatean. Argazkia: Efe.
Andoni Gagok luma pisuko Europako gerrikoa galdu du Karim Guerfi Europako txapeldun ohi eta munduko titulurako hautagai ohiaren aurka. Konbatea Marbellan jokatu da.
34 urteko Guerfik 29 garaipen zituen Gagorekin borrokatu aurretik, horietariko 5 KO bidez, eta bost porrot.
Konbateak erritmo bizia izan zuen. Gago erritmo hori berak jartzen saiatu zen lehen kanpaikadatik, baina lehenengo bi asaltoak frantziarrak irabazi zituen. Hirugarrenean hobeto aritu zen eta bilbotarrak konbatea berdintzea lortu zuen.
Baian Guerfik bere maila onari eutsi zion eta hurrengo asaltoak irabazi zituen. Azken ahaleginean, bilbotarrak azkeneko hiru asaltoetatik bi irabazi zituen, baina ez zen nahikoa izan.
Azkenean, eta 12 asaltoren ostean, Karim Guerfi txapeldun izan zen, epaileen artean erabaki ezberdinak izan ziren arren.
Hurrengo zuzenekoak
09 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | Finalaurrekoa: Jaka vs P. Etxeberria |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa