12:29

Beste kirolak

TOKIO 2020: TENISA (Banaka)

Garbiñe Muguruza, lehiatik kanpo final-laurdenetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Elena Rybakina kazakhstandarraren aurka galdu du (7-5 eta 6-1), banakako txapelketan. Hortaz, Tokioko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da, atzo binakako lehian ere aurrera ezin eginda geratu baitzen.

  • Garbiñe Muguruza

    Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Garbiñe Muguruzak, teniseko txapelketa olinpikoko 8. zerrendaburuak, lehiaketatik at geratu da final-laurdenetan, Elena Rybakina (txapelketako 15. zerrendaburua eta munduko sailkapeneko 20.a) kazakhstandarraren aurka amore eman ostean, 7-5 eta 6-1 irabazi zuena ordu eta erdi pasatxoan.

Jokalari bakoitzak bere zerbitzuari eutsi dio lehen setean. Alabaina, hamabigarren jokoan, Muguruzaren zehaztasunak gainbehera egin du, eta Rybakinak, aurkaria pistaren alde batetik bestera mugituz, seta bereganatu du, errestoan (7-5).

Beroa zela eta minutu batzuetako atsedenaldiaren ondoren, Rybakinaren nagusitasuna areagotuz joan da. Haren kolpeek behin eta berriro gainditzen zuten Muguruza, itxuraz, gainera, aparteko ahaleginik egin gabe. Hala, aise bereganatu du bigarren seta ere (6-1).

Rybakinak Belinda Bencic suitzarra izango du aurkari finalerdietan, Anastasia Pavlyuchenkova errusiarrari irabazi baitio 6-0, 3-6 eta 6-3. Beste finalerdian Elina Svitolina ukrainarra eta Marketa Vondrousuva txekiarra izango dira aurrez aurre.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena