Beste kirolak
TOKIO 2020 | TENISA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Aise gailendu zaio Qiang Wang txinatarrari bi setetan (6-3 eta 6-0), ordubete pasatxoan.
Garbiñe Muguruza sake bat eiteko zorian. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Garbiñe Muguruza tenislaria Tokioko Olinpiar Jokoetako final-zortzirenetara iritsi da astelehen honetan, Qiang Wang txinatarrari bi setetan irabazita (6-3 eta 6-0).
Veronica Kudermetova errusiarraren aurkako lehen kanporaketa kostata gainditu ostean (7-5 eta 7-5), Japoniako hiriburuko zazpigarren multzo-buruak bere jokorik onena erakutsi eta merituzko garaipena eskuratu du, kontuan izanda Wangen aurka jokatutako aurreko bi norgehiagokak galduta zituela.
Lehia orekatuta hasi da, bien sakeak nagusi zirelarik, baina Muguruzak lortu du aurkariaren zerbitzua haustea lehendabizi, seigarren jokoan, 4-2 jartzeko. Dena den, Wangek azkar erreakzionatu du, eta sakea berreskuratu du hurrengoan. Aitzitik, hortik aurrera ez joko gehiagorik irabazteko gai izan.
Horrela, Caracasen jaiotako kirolariak berriro apurtu du bere aurkariaren zerbitzua, eta oraingoan ez du barkatu seta bere zerbitzuarekin ixteko. Bigarrenean, askoz lan errazagoak izan ditu, txinatarraren etengabeko akatsek lagun zituela; izan ere, azken horrek zortzi puntu besterik ez ditu irabazi.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa