09:22

Beste kirolak

TOKIO 2020 | PIRAGUISMOA

Ander Elosegik diploma olinpikoa bereganatu du, finalean zortzigarren eginda

A. A. | EITB MEDIA

Irungo piraguistak bereganatzen duen laugarren diploma da, beste horrenbeste final olinpiko jokatu ostean (2008an, Pekinen; 2012an, Londresen eta 2016an, Rio de Jaineiron).

  • Ander Elosegi.

    Ander Elosegi. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ander Elosegi piraguista irundarrak zortzigarren tokian amaitu du Tokioko Olinpiar Jokoetako eslaloneko (C-1) finalean, eta hartara, bere ibilbideko laugarren diploma olinpikoa eskuratu du.

Santiagotarrak taldeko palistak podiumera igotzeko aukerak izan zitzakeela bazirudien ere, Kasai Canoe Slalom Centrerreko kanalean jokatu den proban egindako lanak diploma baino ez dio ekarri beste behin. Izan ere, aurretik, 2016an, Rio de Jaineiron, postu bera eskuratu zuen (zortzigarren), eta 2008an, Pekinen, eta 2012an, Londresen, berriz, gertuago izan zituen dominak, batean zein bestean laugarren amaitu baitzuen.

Finalaurrekoan egindako lanak (hirugarren izan da 103.15eko denborarekin) eta finalean Elosegiren aurretik aritutako lehiakideek egindako denborak ikusita, dominen borrokan egon zitekeela ematen zuen, baina ez da finegi ibili. Trabatuta geratu da ibilbidean, 6. atea jo du eta bi segundoko zigorra jaso du, eta ez da horri buelta emateko gai izan. Azkenerako, 106.59ko denborarekin zeharkatu zuen helmugako marra, brontzezko dominatik ia hiru segundora.

Ordurako, Benjamin Savsek esloveniarrak, lehen kanporaketako onenak eta finalerdian ondoegi aritu ez denak, jaitsiera ia perfektua egin du. 98.25eko marka ezarri du, eta argi zegoen urrezkoa zela. 

Savseken ostean (munduko rankingeko zazpigarrena), Lukas Rohan (101.96) txekiarrak lortu du zilarra, 3.71ko atzerapenarekin. Era horretan, bere aitaren itzala hjarraitu du, hura ere podiumera igo baitzen Bartzelona eta Atlantako Olinpiar Jokoetan. Beste faboritoetako batek, Sideris Tasiadis alemaniarrak, finalerdietan baino arazo gehiago izan ditu; alabaina, bere aukera guztiak baliatu eta 103.70eko denborarekin brontzearen jabe egin da.

Adam Burgess britainiarra podiumetik 16 ehunenekora geratu da (103.86), Martin Thomas frantziarraren aurretik. Thomas azkarrena izan da finalerdian, baina 104.98ko emaitzarekin bosgarren postuarekin konformatu behar izan du.

Matej Benus eslovakiarrak, txapeldunorde olinpikoak, seigarren bukatu du 105.60rekin.

"Sentsazio gazi-gozoa"

"Ez da kontzentrazio falta izan baina beharbada zehaztasun falta bai, eta akats txikiak pilatu zaizkit jaitsieran", azaldu du Elosegik finala bukatu ostean.
 
"Orain ez dut diploma era positiboan baloratzen baina uste dut etorkizunean, aurrerago, beste era batera ikusiko ditudala gauzak. Jaitsiera ona egin ez izanaren penarekin geratzen naiz, lortutako postua alde batera utzita", gaineratu du.
 
"Sentsazio gazi-gozoa geratzen zait, nire burua goiko postuetan ikusten nuelako maila emanez gero", aitortu du Munduko egungo txapeldunordeak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena