18:01

Beste kirolak

Erreginaren Kopa

Bera Berak finalerdietarako txartela lortu du, Malaga mendean hartuta

A. B. E. | EITB MEdia

Super Amara Bera Berak 28-31ko emaitzarekin lortu du garaipena Rincon Fertilidad Malagaren aurka Kopako final-laurdenetan eta BM Elx taldea izango du aurkari finalerdietan.

  • Bera Bera

    Bera Berako jokalariak Malagaren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Super Amara Bera Berak Erreginaren Kopako finalerdietarako txartela lortu du, ostiral honetan Rincon Fertilidad Malaga mendean hartuta (31-28) final-laurdenetako kanporaketan. BM Elx taldea izango du aurkari finalerdietan.

Partidaren hasieran Malaga izan da nagusi. Hasieratik aurrea hartu du (2-0), eta Bera Berari zailtasunak jarri dizkion arren, talde gipuzkoarrak ez dio abantaila handirik hartzen utzi. Norgehiagoka berdintzea lortu du Bera Berak (6-6 eta 7-7) 14. eta 17. minutuetan, baina Malagak hiru goleko errenta lortu du (10-7) ondoren. Atsedenaldira iritsi aurreko hamar minutuetan, talde gipuzkoarrak desabantaila murriztu eta berriz lehia berdindu du (13-13). Aldageletara markagailuan aurretik joateko aukera izan duen arren, gol bateko desabantailarekin (14-13) iritsi da atsedenaldira.

Bigarren zatian nagusi izan da Super Amara Bera Bera. Atsedenaldia ondo etorri zaio Imanol Alvarezek zuzentzen duen taldeari, eta markagailuan zuloa irekitzea kosta bazaio ere, hiru goleko abantaila erdietsi du (17-20) 42. minutuan. Sei minutu geroago, ordea, Malagak neurketa berdindu du (22-22, 48. minutuan). Azken zazpi minutuetan berriro nagusitu da Bera Bera; 24-24ko berdinketaren ostean, Donostiako taldeak hiru goleko abantaila lortu (24-27), eta garaipena bideratuta utzi du. Amaierako bost minutuetan ez du gehiegi sufritu, hiru goleko errenta kudeatzen jakin du, eta garaipenak ez dio ihes egin (28-31).

Fitxa teknikoa:

28 - Rincon Fertilidad Malaga (14+14): Estela Doiro (5), Silvia Arderius (8), Soledad López (5), Sara Bravo (1), Rocío Campigli (2), Maria Perez (-), Almudena Gutierrez (-), Esperanza Lopez (2), Laura Sanchez (-), Isabelle Dos Santos (2), Mercedes Castellanos (-), Rocio Rojas (1), Virginia Fernandez Robles (-) y Paula Garcia (2).

31 - Super Amara Bera Bera (13+18): Alba Menendez (4), Alice Fernándes (-), Esther Arrojeria (2), Mariane Fernandes (7), Manuela Pizzo (1), Nekane Teres (1), Laura Hernandez (2), Malena Cavo (3), Maitane Etxeberria (4), Eli Cesareo (1), Adriana Cardoso (6), Ainhoa Etxeberria (-), Mirene Moreno (-) eta Renata Arruda (-).

Emaitza bost minutuero: 2-0, 5-4, 7-6, 10-7, 11-9, 14-13 (atsedenaldia), 15-15, 17-19, 19-21, 23-24, 24-27 eta 28-31 (amaiera).

Epaileak: Fernanda Espino eta Victor Navarro.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena