17:24

Beste kirolak

Asobal Kopa

Bidasoa finalerdietan da, BM Benidorm 27-28 gaindituta

EITB MEDIA

Julen Aginagalde izan da partidako protagonista eta golegile nagusia, bederatzi tantorekin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Manuel Sierrak bederatzi segundoren faltan egindako geldiketak finalerdietarako txartela eman dio Bidasoari final-laurdenetan BM Benidorm iazko finalistaren aurka jokatutako jokaldian. Gipuzkoarrak 27-28 gailendu dira eta ABANCA Ademar Leon izango dute aurkari finalaren atarikoan.

Neurketako beste protagonista Julen Aginagalde izan da, partidako golegile nagusia, bederatzi tantorekin.

Bidasoa 2-6 aurreratu da markagailuan, baina Benidorm ez da gauzak erraz jartzeko prest egin eta Nicolas Bonannoren eta Thomas Thesoriereren esklusioak aprobetxatu ditu neurketa bederatzi golera berdintzeko, lehen zatia amaitzeko 10 minuturen faltan.

Emaitza iraultzeko erabakigarria izan da Leo Tercariol atezain brasildarra, bere geldiketekin berdinketa baliatu baitu, eta ez hori bakarrik, bera taldea 11-10 ere jarri da aurretik.

Ondoren, eta Julen Aginagalderen bi goli esker, irundarrak aurretik jarri dira berriro eta hiru goleko errentarekin joan dira atsedenaldira (12-15).

Azken 10 minutuetan, bi taldeak garaipena lortzeko aukerekin sartu dira (21-24).

Azken minutu oso estuen ostean, garaipena gipuzkoarrek eraman dute, 27-28, eta finalerdietan dira, azken bi denboraldietako hutsak atzean utzita.

Fitxa teknikoa:

27 - BM Benidorm: Roberto Rodríguez; Mario López (8, 3p), Lignieres (-), Méndez (-), Parker (2), Folqués (7, 2p) y Porras (4) -hasierako taldea- Tercariol (ps), Rivero (-), Spiljak (3p), Oliver (-), Emil Feuchtmann (1), Grau (-), Nolasco (-), Iván Rodríguez(2) eta Nikcevic ()

28 - Bidasoa Irun: Sierra; Odriozola (3), Salinas (5, 1p), Tesoriere (-), Bonanno (-), Aginagalde (9, 4p) eta Crowley (1) -hasierako taldea- Ledo (ps), Cavero (1), Racotea (1), Zabala (1), Serrano (-),De la Salud (2, 1p), Azkue (5), Matheus Da Silva (-) eta Nieto (-).

Markagailua, bost minuturo: 3-2, 4-6, 7-8, 9-9, 11-12 y 12-15 (atsedenaldia) 14-18, 17-20, 19-22, 21-24, 23-26 y 27-28 (Amaiera).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    03 Zuzenean 15:30 - 17:30 CROSSFIT | Basque Crossfit Txapelketa
    03 Zuzenean 17:00 - 20:00 PELOTA | 4 t'erdiko ligaxka: Altuna III vs Zubizarreta III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena