Beste kirolak
Gaur, zuzenean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EHF Europako Ligako azken kanporaketari dagokion partida da, eta ETB4n eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da, 20:15etik aurrera.
Bidasoa-Irungo jokalariak garaipen bat ospatzen. Argazkia: ETBren bideo batetik hartutako irudia
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Bidasoa-Irunek RK Nexe talde kroaziarra hartuko du gaur (20:15ean, ETB4 eta eitb.eus) Artalekun, EHF Europa Ligako bigarren eta azken kanporaketako joaneko partidan. Gaindituz gero, irundarrak Europako txapelketa horretako multzoen fasean egongo dira.
Igande honetan Bada Huescaren aurka jokatutako partidaren ostean (27-21), Jacobo Cuetara Bidasoako entrenatzaileak esan zuenez, aurkaria "talde sendoa da, izar handirik gabekoa, baina desoreka eragin dezaketen jokalariak dituzte".
Cuetaren esanetan, Kroaziako taldeak "urteak daramatza Europan lehiatzen eta talde indartsua da, txandaren zailtasunarekin bat datorrena". Horrez gain, eskubaloian "ondo" jokatzen dakitela, talde "ehiakorra" dela gaineratu zuen.
Norgehiagoka honetarako Cuetarak Donat Bartok jokatzeko moduan izango du, azken asteetan giharretako arazoak direla medio taldetik kanpo egon ostean.
Bestalde, aurkaria astelehen honetan iritsi da Irunera, charter hegaldian. Kroaziarrek, duela hiru aste Seha Ligako final-laurdenetan Vardarri irabazi eta gero, hiru garaipen lortu dituzte jarraian jokatutako lagunartekoetan (29-30, Zagreben aurka; 31-36, Dubravaren aurka; eta 31-32, Sesveteren aurka).
Neurketa ETB4 zein eitb.eus bidez ikusi ahalko da zuzenean, 20:15etik aurrea.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa