21:29

Beste kirolak

2020ko ekitaldia

Euskal Herriko aizkolaritza txapelketak, bertan behera

eitb.eus

Erabakiak maila guztiei eragiten die, Euskal Telebistak astelehen honetan jakin ahal izan duenez.

  • Iker Vicente, 2019ko txapelduna

    Iker Vicente, 2019ko txapelduna. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Telebistak astelehen honetan jakin ahal izan duenez, aurten jokatzekoak ziren Euskal Herriko aizkolaritza txapelketak bertan behera uztea erabaki du Euskadiko Herri Kirol Federazioak, maila guztietan. Udazkenean ziren jokatzekoak, baina ez da halakorik izango.

Joan zen urtean, Iker Vicente otsagabiarrak eskuratu zuen lehen aldiz txapela maila nagusian, aurreko bost ekitaldietan garaile izandako Aitzol Atutxari lekukoa hartuta, Gasteizen jokatu zen finalean.

Mikel Larrañagarekin lehia estua izan zuen Vicentek zortzigarren enborrera arte, baina hortik aurrera Larrañagak behera egin zuen. Azkenerako, Vicente nagusitu zen 37 minutu eta 37 segundoko markarekin. Larrañaga bigarren izan zen, eta haien atzetik sailkatu zen Txikia IV.a, hirugarren tokian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena