Beste kirolak
Koronabirusari aurre egiteko
eitb.eus
Alaveseko langileek, Leo Messik, Real Madrileko jokalariek eta Pep Guardiolak dohaintzak egin dituzte jada.
Alaveseko jokalariak
Albisteak (1)
Koronabirusaren krisia dela eta hainbat kirolari laguntzak ematen ari dira.
Alaves taldeko jokalariek eta langileek dirua eman dute koronabirusaren pandemiaren aurrean lanean dauden hainbat profesionalak babesteko, hots, OSI Arabako langileak. 50.000 euro bildu nahi dituzte Gofoundme webgunearen bitartez eta egun 38.000 bildu dituzte, horietatik 12.000 talde gasteiztarretik heldu da.
Adibidez, Bartzelona taldeko Leo Messik milioi bat euro eman ditu koronabirusari aurre egiteko, Argentinako ospitaletara eta Bartzelonako Clinic Ospitaletara zuzenduta.
Real Madrileko Sergio Ramosek iragarri du beste taldekide batzuekin batera Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsarekin (UNICEF) elkarlanean daudela osasun-materiala Espainiara eramateko.
Eta Pep Guardiola, egun Manchester Cityren entrenatzailea, koronabirusaren krisia gainditu ahal izateko milioi bat euro eman ditu osasun-materiala erosteko.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa