18:47

Beste kirolak

Eskubaloiko Mundiala

Hernandez, Pena eta Etxeberria, final-laurdenetara Espainiako selekzioarekin

Erredakzioa

Ainhoa Hernandez, Nerea Pena eta Maitane Etxeberria euskal jokalariek Munduko Txapelketako final-laurdenak jokatuko dituzte. Gainera, olinpiadaren aurreko txapelketa jokatzeko txartela lortu dute.

  • Ainhoa Hernandez. Argazkia: EFE

    Ainhoa Hernandez, Japonia-Espainia partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ainhoa Hernandez, Nerea Pena eta Maitane Etxeberria euskal jokalariek eskubaloiko Munduko Txapelketako final-laurdenak jokatuko dituzte Espainiako selekzioarekin, final-zortzirenetan Japonia (31-33) mendean hartu ostean. Gainera, olinpiadaren aurreko txapelketa jokatzeko txartela lortu du Espainiak.

Ainhoa Hernandezek norgehiagoka bikaina jokatu du, eta txapelketako pibote onenetakoa dela erakutsi du, sei metroko jaurtiketetan erakustaldia emanda. Zuazoko jokalariak sei gol sartu ditu, eta Japoniak etsi egin behar izan du euskal jokalariaren erakustaldiaren aurrean.

Nerea Penak ere neurketa handia egin du. Nafarroako jokalariak zazpi gol sartu ditu, lau penaltiz. Bestalde, Maitane Etxeberriak ezin izan du golik sartu, baina maila ona eskaini du, talde guztiak egin duen moduan.

Fitxa teknikoa:

31 – Japonia: Kametani; Ohyama (6, 2p), Tanabe (3), Sasaki (5, 3p), Nagata (2), Shiota (-) eta Fujita (4) -ehasierako taldea- Miyakawa (ps), Kaho Sunami (1), Yui Sunami (5), Horikawa (-), Katsuren (1), Tada (1), Ikehara (-), Kawata (2p) eta Ishitate (1).

33 – Espainia: Navarro; Marta Lopez (2), Mireya Gonzalez (5), Pena (7, 4p), Cabral (4, 3p), Eli Cesareo (1) eta Ainhoa Hernandez (6) -hasierako taldea- Zoqbi (ps), Maria Nuñez (-), Arderius (-), Jennifer Gutierrez (-), Etxeberria (-), Lara Gonzalez (-), Sole Lopez (2), Alicia Fernandez (4) eta Almudena Rodriguez (2).

Emaitza bost minutuero: 3-2, 5-5, 8-9, 10-11, 13-13 eta 13-17 (atsedenaldia) 17-19, 20-21, 24-24, 25-26, 27-29 eta 31-33 (amaiera).

Epaileak: Kuttler eta Merz (ALE). Nagata, Kaho Sunami, Ishitate eta Shiota Japoniako jokalariak egotzi dituzte; baita Marta Lopez (2), Cabral, Eli Cesareo Espainiako jokalariak eta Carlos Viver Espainiako entrenatzailea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena