Beste kirolak
Txapeldunen Liga
A.B.
Talde gipuzkoarrak 24-33ko emaitzarekin lortu du garaipena Suedian, eta Txapeldunen Ligako C multzoko lehen postuan jarraitzen du, 11 punturekin.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Bidasoa Irunek garaipen garrantzitsua erdietsi du IK Savehof taldearen aurka (24-33) Txapeldunen Ligako multzoen faseko bigarren itzuliari hasiera eman dion partidan. Seigarren jardunaldiko neurketa irabazita, talde gipuzkoarrak C multzoko lehen postua indartu du, jada 11 puntu bilduta.
Hasiera ona eman dio norgehiagokari talde gipuzkoarrak, lehen bi golak sartuta (0-2). Minutuak aurrera joan ahala, Bidasoa Irunen nagusitasuna areagotzen joan da, eta zortzi punturainoko abantaila (3-11) hartu du. Lehen zatiaren bigarren erdian, euskal taldeak jaun eta jabe izaten jarraitu du, eta errenta 11 puntura handituta (9-20) heldu da atsedenaldira.
Bigarren zatiko lehen hamar minutuetan, abantaila 10-11 golen artean mantendu du Bidasoak, nahiz eta Savehofek aldeak zortzi golera murriztea lortu duen (18-26), partidako 45. minutura iritsita. Ondoren, Bidasoak etxeko taldearen bolada ona mozten jakin, eta berriro 9 goleko abantaila eskuratu du (19-28, 50. minutuan). Norgehiagokako unerik txarrena gainditu ostean, talde gipuzkoarra sendo mantendu da amaierako hamar minutuetan; berriro joko-maila berreskuratu, eta nagusi izan da Bidasoa Irun, 24-33ko emaitzarekin garaipena eskuratu duelarik.
Fitxa teknikoa:
24 – IK Sävehof (9+15): Björgvinsson, Aga Eck (3), Brännberger (4, 2p), Bogojevic, Spante, Edvardsson (5), Karlsson –hasierako taldea–, Berlin (1), Thorbjörnsson, Koncz (1), Blanche, Wedberg (3), Möller (o.a.), Salihi (3), Forsell Schefvert (2) eta Sunajko (2).
33 – Bidasoa Irun (20+13): Ledo (3), Orbovic (4), Crowley, Odriozola (2), Serrano (1), Renaud-David (3), Azkue (1, 1p) –hasierako taldea–, Rangel (o.a), Cavero (4), Zabala (4), E. Salinas (5), De la Salud (2), R. Salinas (4), Tesoriere, Da Silva eta Rudy Seri.
Emaitza bost minutuero: 1-4, 2-5, 3-7, 4-12, 6-26, 9-20 (atsedenaldia); 13-23, 15-24, 18-26, 19-28, 22-30 eta 24-33 (amaiera).
Epaileak: Konjicanin y Konjicanin (Bosnia). IK Savehof taldeko Brönnberger, Bogojevic (2), Spante eta Aga Eck jokalariak bi minutuz kanporatu dituzte, baita Bidasoa Iruneko Zabala eta Da Silva jokalariak. Da Silva egotzia izan da, 50. minutuan.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa