Beste kirolak
BOXEOA: LUMA PISUA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Otxarkoagakoa Jesus Sanchez madrildarrari gailendu zitzaion puntutara
Andoni Gago bizkaitarrak luma pisuko Europako txapelketa eskuratu zuen larunbat gauen, Bilbao Arenan jokatu zen gau-emanaldian, Jesus Sanchez madrildarrari puntutara ahobatezko erabakirik gabe irabazi ostean.
Epaileen txartelak honako emaitza hauek agertu zituzten: 115-114, 115-113 eta 112-116. Ondorioz, Otxarkoagako boxeolariak eskuratu zuen Kiko Martinezek joan zen otsailean jabegabe utzi zuen Europako gerrikoa.
Borrokalari biek oso lehia gogorra eta parekatua izan zuten Bilboko ringaren gainean. Borrokaldiaren ekimena Gagok eraman zuen zatirik gehienean, oso dinamiko aritu zen Sanchezen aurka. Madrildarraren taktika distantzian borrokatzea eta kontraerasoan jardutea izan zen.
Bosgarren asaltotik aurrera, borrokaldia asko gogortu zen, kirolari bakoitzak bere gidoiari eusten zion bitartean.
Hitzartutako hamabi asaltoak behin bukatuta, epaileek Gagoren konstantzia eta ekimena saritu zuten teknikoki iaioagoa zen Sanchezen aurrean, nahiz eta madrildarrari, beharbada, kolperen bat edo beste gehiago ematea falta izan zitzaion auzia bere alde erabaki ahal izateko.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa