Beste kirolak
Erreginaren Kopa
eitb.eus
Super Amara Bera Bera taldeak 23-16ko emaitzarekin lortu du garaipena Liberbank Gijonen aurka, eta Erreginaren Kopako finala jokatuko du Aula Valladoliden kontra, igandean.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Super Amara Bera Berak Erreginaren Kopako finala jokatzeko txartela eskuratu du, finalerdietan Liberbank Gijoni irabazi (23-16) ostean. Aula Valladolid izango du aurkari finalean.
Defentsako lan gogorra eginda, aurkariari asko kosta zaio golak sartzea, batez ere neurketaren lehen txanpan. Lau eta bost gol arteko abantaila izan du Bera Berak ia lehen zati guztian zehar, baina Liberbank Gijonek desabantaila hiru golera murriztea lortu du azken txanpan (11-8).
Bigarren zatiaren hasieran, Bera Berako Arruda atezaina izan da protagonista, Liberbank Gijonen bi gol aukera geldituta. Penalti bat ere gelditzea lortu du. Horrek, aurretik mantentzea eta bost goleko abantaila hartzea eragin dio talde gipuzkoarrari (13-8).
Neurketako 40. minutuan, talde gipuzkoarrak sei goleko abantaila eskuratu du (15-9). Amaierarako hamar minutu falta zirenean, garaipena bideratuta utzi du Donostiako taldeak, zazpi goleko errenta eskuratuta (19-12).
Partidako azken txanpan, Bera Berako jokalariak ez dira urduri jarri, ez diote utzi talde bisitariari gehiegi hurbiltzen, eta garaipenak ez die ihes egin (23-16).
Fitxa teknikoa:
23 - Super Amara Bera Bera (11+12): Lais (a), Arrojería (3), Ezkurdia (1), Teres (2), Cardoso (5,3p), Berasategi (-), Karsten (3), -ehasierako taldea- Castellanos (oa), Aramendia (-), Sans (1), Arderius (4), Etxeberria (-), Azurmendi (-), Menendez (1), Gil (3) eta Camejo (-). Entrenatzailea: Imanol Álvarez.
16 - Liberbank Gijon (8+8): Alvarez (p), Caño (-), Bonazzola (3), Téllez (2), Cobo (-), Palicio (1), Joia (1) -ehasierako taldea- Ruiz (oa), Lozano (-), Faría (-), Torreira (-), Nedelcu (3) eta Gavilan (6). Entrenatzailea: Diego Lafuente.
Emaitza bost minutuero: 2-0, 4-1, 5-1, 5-1, 8-4, 11-8 (atsedenaldia); 13-8, 14-9, 18-11, 19-13, 20-14 eta 23-16 (amaiera).
Epaileak: Sebastian Fernandez eta Alberto Murillo (Andaluzia). Bera Berako Teres eta Menendez jokalariak egotzi dituzte, baita Gijoneko Cobo eta Joia jokalariak ere.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa