21:52

Beste kirolak

Boxeoa

Bertan behera geratu da Jon Fernandezen Bilboko borrokaldia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Boxeolari bizkaitarrak 'urdaileko gaitz bat' dauka.

  • Jon Fernandez

    Jon Fernandez (eskuinean), borrokaldi batean. Argazkia: ETBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskobox enpresak jakitera eman duenaren arabera, bertan behera geratu da Jon Fernandez bizkaitarrak eta Alexander Muñoz venezuelarrak ostiral honetan Bilboko Bizkaia Frontoian egin behar zuten borrokaldia; izan ere, Etxebarriko boxeolariak "urdaileko gaitz bat" izan du azken orduetan.

'Jonfer' ezizenarekin ezagutzen boxeolari bizkaitarraren enpresak azaldu duenez, boxeolaria bera eta horren entrenatzailea (Tinin Rodriguez) goizean goiz joan dira Madrilgo Beata Maria Ana ospitalera, kirolariak "gau txarra" igaro baitu, "lehendabizi, ondoez txikiekin, eta, ondoren, sabelaldean min handiak pairatuta".

Ospitaleko medikuen diagnostikoen esanetan, Fernandezek "hanturazko prozesu bat dauka, bakterio batek edota gaitz kroniko batek eragin dezakeena. Dena den, ezingo da zehaztu gastroskopia bat egin arte".

Euskoboxen esanetan, aipatu arrazoi hori dela eta, superluma kategorian jarduten duen Jon Fernandezek ezin dezake entrenatu "eta are gutxiago ring batera igo zortzi round borrokatzera".

Ondorioz, boxeo-enpresak jakinarazi du ez dela egingo ostiralerako aurreikusita zegoen borrokaldia, "ez baitago bertan behera geratu den borrokaldiaren parekorik antolatzeko modurik hain epe laburrean".

Horrez gain, barkamena eskatu die erabaki horrengatik kaltetuta gerta daitezkeen kirolariei, zaleei eta babesleei. Aurretik saldutako sarreren dirua itzuli egingo dutela jakinarazi du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena