17:28

Beste kirolak

Tenisa

Muguruzak agur esan dio Australiako Irekiari

Erredakzioa

Garbiñe Muguruzak 3-6 eta 1-6ko emaitzarekin galdu du Karolina Pliskovaren aurka final-zortzirenetako partida, eta Grand Slam australiarretik at geratu da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Garbiñe Muguruza Australiako Irekitik kanporatuta geratu da, astelehen honetan, Karolina Pliskovaren aurka 3-6 eta 1-6ko emaitzarekin galduta, final-zortzirenetan. Ondorioz, ezin izan du berdindu Melbournen lortutako sailkapen onena, 2017. urtean final-laurdenetara arte iritsi baitzen.

Sasoi onean iritsi zen Garbiñe final-zortzirenetara, Johanna Kontaren edo Timea Bacsinszkyren aurka maila oso ona emanda, baina Pliskovaren aurka lehen setean soilik eman du maila. Porrota jaso arren, Muguruzak hiru postu egin du gora WTAko rankingean, 18. postutik 15.era.

Bestalde, Karolina Pliskovak Serena Williams izango du aurkari final-laurdenetan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena