Beste kirolak
Sentry Tournament Championship
agentziak | erredakzioa
Barrikarra irabazlearengandik 10 kolpera geratu zen, eta orain zazpigarren da munduko sailkapenean.
Jon Rahm. Artxiboko argazkia: EFE
Xander Schauffele estatubatuarrak irabazi zuen asteburuan Hawain jokatu den Sentry Tournament Championship txapelketa, PGAko urteko lehendabiziko torneoa.
Schauffelek 62 kolpe besterik ez zituen behar izan (11 parraz azpitik) zelaiko laugarren ibilbidea osatzeko, eta, horrenbestez, Gary Woodland herrikidea lehen postutik kendu zuen, nahiz eta azken jardunaldiari hiru kolpeko abantailarekin ekin zion.
Sailkapeneko hirugarren tokian Justin Thomas geratu zen, bere 65 kolpeko azken ibilbidea baliatuta. Bere aldetik, Jon Rahm bizkaitarrak 69 kolpe behar izan zituen (sei birdie eta bogey eginda), eta, horrela, irabazlearengandik 10 kolpera amaitu zuen txapelketa, zortzigarren tokian.
Azken sailkapena: | ||
1 | Xander Schauffele (AEB) | (72+67+68+62) 269 |
2 | Gary Woodland (AEB) | (67+67+68+68) 270 |
3 | Justin Thomas (AEB) | (67+72+70+65) 274 |
4 | Dustin Johnson (AEB) | (67+74+69+67) 277 |
4 | Marc Leishman (AUS) | (68+70+68+71) |
4 | Rory McIlroy (IRL) | (69+68+68+72) |
7 | Bryson DeChambeau (AEB) | (69+68+70+71) 278 |
8 | Webb Simpson (AEB) | (70+72+72+65) 279 |
8 | Jon Rahm (EUS) | (70+71+69+69) |
Munduko sailkapenari dagokionez, Justin Rose britainiarrak ezin hobeto hasi du urtea, lehen postura igo baita Brooks Koepka eta Dustin Johnson estatubatuarraren aurretik. Rahm zazpigarren dago kokatuta.
Hurrengo zuzenekoak
10 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | 4 t'erdiko finalaurrekoak: Altuna III vs Laso |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa