Beste kirolak
Aizkolaritza
eitb.eus
Dimako aizkolaria nagusitu da Iruñean eta bosgarren urtez jarraian izan da txapeldun.
Aitzol Atutxa da Euskal Herriko Aizkora txapelduna. Dimako aizkolaria onena izan da Labriten egin den txapelketan eta txapela jantzi du bosgarren urtez jarraian. Aizkolariek ikuskizun aparta eskaini dute.
Atutxa II.ak 19 segundo atera dizkio bigarren izan den Iker Vicente nafarrari. Biek ala biek lehia estua izan dute, zaleen gozamenerako. Buruz Buruko horretan Aitzol Atutxa nagusitu da, azken txanpan erakustaldia emanda.
Mikel Larrañaga ere batu zaie Atutxari eta Vicenteri, batez ere, lehen enborretan, eta emozio handiagoa eman dio finalari. Larrañaga, ordea, bete egin da, eta ezin izan du beste bi aurkariekin txapela lortzeko lehian sartu. Hala ere, Mikel Larrañaga hirugarren izan da, irabazlearekiko 1'19"ra.
Hurrengo zuzenekoak
02 | 14:30 - 17:15 | TXIRRINDULARITZA | Donostiako Klasikoa |
02 | 17:10 - 20:10 | ARRAUNA | Euskotren Ligako Txingudiko Bandera eta Eusko Label Ligako Hondarribiko Bandera |
03 | 22:00 - 00:30 | PILOTA | CaixaBank Mastersa: Altuna III-Imaz vs Peña II-Martija |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar