Beste kirolak
Eskubaloia
eitb.eus
Azkenerako, Poloniako Lublin hiriak hartuko du irailaren 8an eta 9an kanporaketa hori.
El Bera Bera celebrando el título de liga. Foto: EiTB
Super Amara Bera Berak uko egin dio Txapeldunen Ligako lehen multzoari dagokion sailkatze fasea antolatzeari (bertan sartuta dago Donostiako taldea), eta, azkenerako Poloniako Lublin hiria izango da kanporaketa hori hartuko duena irailaren 8an eta 9an.
Alemaniako Bietigheim izango dute gipuzkoarrek finalerdietan larunbatean eta bestean bertako MKS Lublin taldeak Italiako Jomi Salerno hartuko du. Irabazleek, irailaren 9an, igandean, Txapeldunen Ligako D multzora sailkatzeko lehia jokoan izango dute, non Errumaniako Bucaresti, Norvegiako Vipers Kristiansand eta Hungariako FTC taldeak zain diren. Aitzitik, galtzaileek EHF Cupeko hirugarren kanporaketara zuzenean pasatzea izango dute helburu, azaroan burutuko dena.
Sailkatze fasea antolatzeko lehentasuna izan arren, Bera Berak ez du bere gain hartu ardura hori, hura aurrera ateratzeko egin beharreko ahalegin ekonomiko handia dela-eta.
Hurrengo zuzenekoak
06 | 20:00 - 22:00 | SASKIBALOIA | Europe Cup: Bilbao Basket vs Kutaisi |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa