23:17

Beste kirolak

Welter pisua

Lejarragak Europako titulua defendatuko du azaroan, BECen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Frankie Gavin britainiarra izango du aurrez aurre azaroaren 17an, Bilbao Exhibition Centerren egingo den borrokaldian.

  • Kerman Lejaraga. Argazkia: EFE

    Kerman Lejaraga. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kerman Lejarragak welter pisuko Europako txapela defendatuko du Frankie Gavin britainiarraren aurka azaroaren 17an, Barakaldoko Bilbao Exhibition Center aretoan izango den borrokaldian.

Boxeoaren Europar Batasunak (EBU) joan zen maiatzaren 3an izendatu zuen ofizialki Gavin hautagai ofizial gisa. Gavinek 32 urte ditu, eta bere txartelak 25 garaipen (horietako 15 KOz) eta 3 porrot islatzen ditu. Bere azken borrokaldia duela urte bat baino gehiago izan zen, 2017ko ekainaren 3an. Orduko hartan KO teknikoz lortu zuen garaipena Felix Matamoros nikaraguarraren kontra.

Boxeolari ingelesaren azken porrota Sam Eggington herrikidearen aurrean jaso zuen, 2016ko urriaren 22an. Borrokaldi horretan, WBC nazioarteko gerrikoa izan zuten jokoan.

Lejarragak, bere aldetik, apirilaren 28an irabazi zuen Europako gerrikoa, Bilbon, bigarren asaltoan Bradley Skeete KO teknikoz azpiratu ostean. "Morgako Errebolberrak" ez du porrotik ezagutzen: 25 garaipen ditu, horietako 20 denbora bukatu aurretik lortutakoak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena