18:34

Beste kirolak

ROLAND GARROS 2018

Muguruza ez da finalean izango, galdu egin baitu Halepen aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Tenislari errumaniarrak joko sendoagoa erakutsi du eta bi setetan gainditu du Muguruza (6-1 eta 6-4).

  • Muguruza, Halepen aurkako partidaren une batean. Argazkia: EFE

    Muguruza, Halepen aurkako partidaren une batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Garbiñe Muguruza 2018ko Roland Garros txapelketatik kanpo geratu da ostegun honetan, Simona Halepen aurka finalerdietan galdu ostean. Tenislari errumaniarrak joko sendoagoa erakutsi du, eta bi setetan gainditu du Muguruza (6-1 eta 6-4).

Bi tenislariek larunbatean izango den finalean egoteko txartela zuten jokoan, baina uste baino lehia gutxiago egon da partidan, batez ere Muguruzak, 2016ko txapeldunak, eskas heldu diolako lehiari. Bigarrenean hobeto aritu bada ere, ez da nahiko izan, une erabakigarrienetan kale egin baitu, zorte txarra ere tarteko.

Finalean egoteko aukeraz gain, datorren astelehenean argitaratuko den munduko zerrendako lehen postuan bietako noren izena agertuko den ere bazuten jokoan. Hartara, Halepek jarraituko du ohore hori izaten.

Errumaniarrak Roland Garroseko bere hirugarren finala jokatuko du, 2014an eta 2017an galdu zituenen ondoren (lehena Maria Sharapovak irabazi zion; bigarrena, Jelena Ostapenkok).

Sloane Stephens estatubatuarra izango da bere aurkaria aipatu finalean. Stephensek Madison Keys bere herrikidea kanporatu du bigarren finalerdian (6-4 eta 6-4).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena