19:20

Beste kirolak

Roland Garros

Muguruza final-laurdenetan da Tsurenkoren lesioaren eraginez

Erredakzioa

Garbiñe Muguruzak aurrera egin du Roland Garrosen eta Maria Sharapova izango du aurkari final-laurdenetan. Lesia Tsurenko, Garbiñeren aurkaria, lesionatu egin da neurketako bigarren jokoan.

  • Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE

    Garbiñe Muguruza. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Garbiñe Muguruza Roland Garroseko final-laurdenetara sailkatu da, eta Maria Sharapova izango du aurkari finalerdietarako txartela lortzeko lehian. Lesia Tsurenko Garbiñeren aurkaria lesionatu egin da, eta txapelketa utzi behar izan du.

Tsurenko ukarinarra rankingeko WTAko 39. jokalaria da, eta Muguruzaren aurkako partida hasi bezain laster min hartu du. Garbiñek Tsurenkoren sakea hautsi du lehen jokoan eta ukrainarrak medikuengana jo behar izan du. Medikuek aztertu ostean, kantxara itzuli da Tsurenko, baina bigarren jokoan ere ezinean ibili da, galdu egin du, eta erretiratzea erabaki du, Garbiñeren aldeko 2-0eko emaitzarekin.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena