Beste kirolak
roland garros
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kvitovak aise azpiratu du tenislari gipuzkoarra, batez ere bere sakeari eta pista hondoko kolpeei esker (6-0 eta 6-4).
Lara Arruabarrena Petra Kvitovaren aurkako partidan. Argazkia: EFE
Lara Arruabarrena tolosarrak, munduko sailkapenean 91. tokian denak, galdu egin du asteazken honetan, Roland Garroseko bigarren kanporaketan Petra Kvitova txekiarraren aurka. Kvitovak aise azpiratu du tenislari gipuzkoarra, ordubete eta 8 minuturen ostean (6-0 eta 6-4).
Arruabarrenak Parisen lortu duen lehendabiziko garaipena eskuratu zuen aurreko kanporaketan, Timea Babos hungariarraren (37) kontra, baina gaurkoan ezin izan dio aurre egin Kvitovaren ahalmenari, batez ere haren sakeari eta pista hondoko kolpeei.
Roland Garroseko bigarren kanporaketan jokatzeko lortu zuen sailkapenarekin, tolosarrak berdindu egin du Grand Slameko gainerako hiru txapelketa handietan (Wimbledon, Australiako Irekia eta AEBko Irekia) lortutako markak.
Norgehiagokaren ostean egindako adierazpenetan, Arruabarrenak azaldu du gaurkoan "nahigabetuta" atera dela partidatik, "ez irabazi edota galtzeagatik, baizik eta emandakoa baino maila hobea" eman zezakeelako.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa