Beste kirolak
ROLAND GARROS
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Petra Kvitova txekiarra izango du aurkari bigarren kanporaketan, Veronica Cepede Royg paraguaitarrari gailendu ostean.
Lara Arruabarrena. Argazkia: EFE
Lara Arruabarrena tolosarrak, munduko sailkapenean 95. tokian denak, Timea Babos hungariarrari (37) irabazi dio astelehen honetan Roland Garros txapelketako lehendabiziko kanporaketan (7-6 eta 6-3), ordubete eta 27 minuturen ondoren.
Petra Kvitova txekiarra (8) izango du aurkari bigarren kanporaketan, hark Veronica Cepede Royg paraguaitarra (87) azpiratu ostean (6-3, 1-6 eta 7-5).
Behin bere arerioa nor izango den ezagututa, Arruabarrenak aurreratu du "pilota bakoitza" lehiatu beharko duela, Kvitova azpiratu bahi baldin badu.
"Bera da faboritoa, bera da irabazteko beharrizana duena. Ni ilusio handiarekin kantxaratuko naiz, eta nire pilotaren pisuarekin eta erasokorra izanda min egin diezaioket, nire erara", adierazi die gipuzkoarrak hedabideei.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa