11:06

Beste kirolak

Australiako Sari Nagusia

Vettel Hamiltoni gailendu zaio eta Munduko Txapelketako lehen liderra da

Agentziak | Erredakzioa

Kimi Raikkonen hirugarren izan da, Fernando Alonso bosgarren eta Carlos Saiz hamargarren.

  • Vettel eta Hamilton, podiumean. Argazkia: Efe.

    Vettel eta Hamilton, podiumean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sebastian Vettel Ferrari taldeko gidari alemaniarrak iarabzi du Australiako Sari Nagusia, Lewis Hamiltonen (Mercedes) aurretik. Segurtasun autoa ateratzeak mesede egin dio Vetteli eta Ferrarikoak 2018ko Bat Formula denboraldiko lehen garaipena losrtu du, bere kirol ibilbideko 48.a.

Kevin Magnussen danimarkarrak eta Romain Grosjeab frantziarrak, biak Haas taldekoak, lasterketa utzi behar izan dute laugarren eta bosgarren joan direnean, gurpil aldaketan egindako huts baten ondorioz.

Hirugarren postua Kimi Raikkonen (Ferrari) finlandiarra izan da. Fernando Alonsok (McLaren) egin du eta Carlos Sainzek (Renault) hamargarren.

Daniel Ricciardo (Red Bull) laugarren izan da, eta Max Verstappen taldekidea, berriz, seigarren, Alonso aurreratzen saiatu den arren.

Zazpigarren postua Nico Hülkenbergentzat izan da, zortzigarrena Valtteri Bottasentzat eta Stoffel Vandoorme bederatzigarren, Carlos Sainzen aurretik. Sergio ‘Checo’ Perez mexikarra hamaikagarren izan da.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena