12:54

Beste kirolak

Paralinpiar Jokoak

Santacanak eta Galindok laugarren postua lortu dute PyeongChangeko supererraldoian

Agentziak | Erredakzioa

"Oraingoan, laugarren postuak zapore mingotsagoa du", esan du eskiatzaile gipuzkoarrak, jaitsieran izandako emaitzarekin alderatuta; onartu du "akats larria" egin duela.

  • Santacanak laugarren postua lortu du. Argazkia: EFE.

    Santacanak laugarren postua lortu du. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Santacana donostiar eskiatzaile ikus-desgaituak eta Miguel Galindo gidariak ezin izan dute podiumera igo Hego Koreako PyeongChangeko Neguko Paralinpiar Jokoetan parte hartu duten bigarren proban; izan ere, laugarren postua eskuratu dute igande honetan eski alpinoko supererraldoian.

Aurreko egunean, Santacanak eta Galindok oso gertu izan zuten brontzezko domina jaitsieran, eta beste abiadura-proba batean aukera izan dute orain domina erdiesteko; azkenean, ez dute zorterik izan, nahiz eta Mac Macoux kanadarrak, urrezkoa lortzeko faborito nagusia bera, erorikoa izan zuen, eta horrek abagunea eman zien gainerako eskiatzaileei.

Jaitsieran, bikoteak 90 bat ehunenera izan zuen podiuma, oso hurbil, baina supererraldoian, aldiz, hirugarren postua urrunago geratu da; akats batzuk egin dituzte Santacanak eta Galindok, donostiarrak berak aitortu duenez.

"Laugarren postu honek atzokoak baino zapore mingotsagoa du. Batzuetan, nola sentitzen zaren da garrantzitsuena, eta gaur ez naiz ondo sentitu. Konturatu naiz, jaisten ari ginela, akats oso larria egin dudala, eta geldirik geratu naizela; horrek amorru handia sortu dit", esan dio Santacanak, ‘LaLiga4Sports’ kateari. Donostiarrak zortzi domina ditu lortuta, bere ibilbidean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena