00:19

Beste kirolak

Boxeoa: luma pisua

Andoni Gagok Europar Batasuneko titulua lehiatuko du Laszczyk poloniarraren aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Laszczykek oraindik ez du porrota zer den ezagutzen.

  • Andoni Gago. Artxiboko argazkia: EiTB

    Andoni Gago. Artxiboko argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Andoni Gago bizkaitarrak Europar Batasuneko luma pisuko titulua lehiatzeko hautagai ofizial izendatu dute. 18 garaipen (6 KOz), hiru porrot eta hiru borrokaldi baliogabe dituen boxeolariak Kamil Laszczyk poloniarra izango du aurrez aurre, oraindik zehazteke dagoen datan. Laszczykek oraindik ez du porrota zer den ezagutzen. Hala eman du jakitera astelehen honetan Espainiako Boxeo Profesionalaren Batzordeak (CBPE).

Hilaren 19an aterako dute enkantera borrokaldia non jokatuko den, baina CBPEk azaldu duenez, Gagoren lantaldearen asmoa da aipatu borroka Kerman Lejarragak eta Bradley Skeetek elkarren aurka jokatu behar dute welter mailako Europako Txapelketa erabakitzeko borrokaldiarekin batera egitea. Gogoratu behar da Lejarragaren eta Gagoren prestatzaileen lantaldea bera dela.

Lejarraga-Skeete boxeo-lehia hasiera batean martxoaren 24an zen egitekoa, Bilbao Arenan, baina atzeratu egin dute boxeolari bizkaitarrak entrenatzen ari zela esker begiko bekainean izandako ebakiarengatik.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena