11:48

Beste kirolak

Urte honetan

Egindako 234 analisietan bakarra izan da positiboa

eitb.eus

28 froga egin ditu atletismoan, krosean, triatloian, pilotan, arraunean, tenisean eta txirrindularitzan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako kirol-zuzendariak iragarri duenez 2017ean dopinaren aurkako 234 analisi egin dira eta bakarrak eman du positiboa.

Dopinaren Aurkako Euskal Agentziak (DAEA) 28 froga egin ditu atletismoan, krosean, triatloian, pilotan, arraunean, tenisean eta txirrindularitzan. Guztira 234 izan dira eta urtea amaierako 320 egitea espero dute.

Egindako analisietatik 134 lehiaketetan bertan egin dira eta gainerakoak kanpo. Etorkizunean bai lehiaketetan eta lehiaketatik at egiten diren analisien zenbakia bera izatea espero da.

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    23 Zuzenean 12:45 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 13. etapa
    23 20:50 - 21:25 FUTBOLA | Mendilibar, Olinpoko jainko berria
    24 21:30 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Iron Cup

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen