Beste kirolak
Birminghameko Torneoa
Agentziak | Erredakzioa
AEBetako tenislaria Muguruzaren aurkako partidan lesionatu da, eta euskal venezuelarra lehenengo aldiz igaro da Birminghameko torneoaren finalerdietara.
Garbiñe Muguruza Birminghameko torneoaren finalerdietarako sailkatu da. Coco Vandeweghek euskal venezuelarraren aurkako partida utzi behar izan du. Muguruza 14.a da ranking-ean, eta estatubatuarra, 30.a.
Vandeweghe ezker orkatilean lesionatu da, eta bigarren seta bukatu denean, neurketa utzi du. Berdinduta zeuden. Batak eta besteak set bana irabazi dute, emaitza berarekin (6-4).
Muguruzak Birminghamen irabazten duen lehenengo aldia da. Finalerdietan, Asleigh Barty eta Camila Giorgiren arteko final-laurdenetako neurketan irabazle suertatzen dena izango du.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa