Beste kirolak
Bat Formula
Erredakzioa
Munduko txapeldunak begirunea agertu die aurkariei eta Red Bull taldeko langileei, "asko lagundu" diotelako. Azken horiei pistan egindako azken derrapatzea eskaini die.
Sebastian Vettel, hunkituta, Indiako Sari Nagusiko podiumean. Efe.
Sebastian Vettelek "bizitzako egunik onenetarikoa" bizi duela adierazi du Indiako Sari Nagusian gailendu eta munduko txapelketa laugarren aldiz jarraian irabazi ostean. Alemaniarraren hitzen, azken lau urteetan egindakoa "sinestezina" da.
Vettelek esan duenez, "sekula" ez du pentsatu egun bizi duen egoera biziko zuenik, eta Bat Formulako lehen lasterketak Fernando Alonsoren lehen garaipenen garaian ikusi zituela azaldu du.
"Orain Fernandorekin ari naiz lehian, nire arerio nagusia izan da. Talentu handiko gidaria da, espainiarra, pasio handikoa...", esan du Red Bulleko pilotuak, hunkituta.
Munduko txapeldunak begirunea agertu die aurkariei eta Red Bull taldeko langileei, "asko lagundu" diotelako. Azken horiei pistan egindako azken derrapatzea eskaini die.
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa