Beste kirolak
Indiako S.N.
Erredakzioa
Red Bull taldeko gidariak Mercedeseko Nico Rosberg eta Lewis Hamilton gainditu ditu entrenamenduetan. Alonso zortizgarren postutik irtengo da.
Sebastian Vettel. Argazkia: EFE
Sebastian Vettelek (Red Bull) lortu du 'pole'a Indiako Sari Nagusian. Alemaniarra azkarrena izan da Buddh zirkuituan, Mercedes taldeko Nico Rosbergen eta Lewis Hamiltonen aurretik. Fernando Alonso asturiarrak (Ferrari) zortzigarren postutik irten beharko du.
Vettelek bere ibilbideko 43. 'pole'a eskuratu du, eta Indiako zirkuituan Munduko Txapelketa irabazteko dena eskura izango du. Aurreko bi txapelketak ere Buddh zirkuituan irabazi zituen.
--Irteera.
-Lehenengo. lerroa.
1. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull) 1:24.119.
2. Nico Rosberg (ALE/Mercedes) 1:24.871.
-Bigarren lerroa.
3. Lewis Hamilton (GBR/Mercedes) 1:24.941.
4. Mark Webber (AUS/Red Bull) 1:25.047.
-Hirugarren lerroa.
5. Felipe Massa (BRA/Ferrari) 1:25.201.
6. Kimi Raikkonen (FIN/Lotus) 1:25.248.
-Laugarren lerroa.
7. Nico Hulkenberg (ALE/Sauber) 1:25.334.
8. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) 1:25.826.
-Bosgarren lerroa.
9. Sergio Perez (MEX/McLaren) 1:26.153.
10. Jenson Button (GBR/McLaren) 1:26.487.
-Seigarren lerroa.
11. Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso) 1:25.519.
12. Paul di Resta (GBR/Force India) 1:25.711.
-Zazpigarren lerroa.
13. Adrian Sutil (ALE/Force India) 1:25.740.
14. Jean-Eric Vergne (FRA/Toro Rosso) 1:25.798
-Zortzigarren lerroa.
15. Valtteri Bottas (FIN/Williams) 1:26.134.
16. Esteban Gutierrez (MEX/Sauber) 1:26.336
-Bederatzigarren lerroa.
17. Romain Grosjean (FRA/Lotus) 1:26.577.
18. Pastor Maldonado (VEN/Williams) 1:26.842.
-Hamagarren lerroa.
19. Jules Bianchi (FRA/Marussia) 1:26.970.
20. Giedo van der Garde (HOL/Caterham) 1:27.105.
-Hamaikagarren lerroa.
21. Charles Pic (FRA/Caterham) 1:27.487.
22. Max Chilton (GBR/Marussia) 1:28.138.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa