Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
Kontxako Bandera
EITB MEDIA
Emakumezkoen sailkatze estropadan, ostegunean, Zumaia 84 ehunenengatik gelditu da kanpo, eta Hondarribia bi segundogatik. Txartela erdietsi duten zazpi klubak eta Donostiarra lehiatuko dira, horrenbestez, igandean, irailaren 1ean, eta hilaren 8an.
Albisteak (1)
Arraun Lagunakek, Tolosaldeak, Astillerok, Chapelak, Hibaikak, Kaikuk eta Oriok 2024ko Kontxako Banderarako sailkatzea lortu dute, ostegunean, Donostian jokatutako sailkatze estropadako erlojupekoan aurreneko zazpi postuak lortu dituztelako. Hala, zazpi klub horiek, Donostiarrarekin batera, denboraldiko banderarik garrantzitsuena irabazteko lehiatuko dira, igandean, irailaren 1ean, eta hurrengo igandean, hilaren 8an.
Sailkatze proban emozio handia izan da, hainbat ontzi oso parean ibili baitira eta, bereziki, faborito nagusien artean ez zeuden talde batzuek maila bikaina eman baitute. Euskotren Ligan ez dabiltzan hiru klubek, hain zuzen ere Astillerok, Chapelak eta Kaikuk, sailkatzearen helburua gauzatu dute; Hondarribiari, aldiz, Ligan bosgarren postua eskuratuta, bi segundogatik ihes egin dio txartelak, eta maila goreneko Cabo eta Tiran ere gelditu dira kanpo. Zumaiak, gainera, soilik 84 ehunengatik ezin izan du eskuratu bere tokia.
Testuinguru horretan, Arraun Lagunak izan da onena erlojupekoan, 10:55eko denbora eginda; Donostiako taldeak berretsi egin du Ligan erakutsitako nagusitasuna. Tolosaldeak, bigarren postuan, 11:02 egin du; pentsatzeko modukoa zen azken talde hori hautagai nagusien artean egon zitekeela, eta iragarpena bete egin da.
Chapelak laugarren postua eskuratu da, estropada bikaina eginda. Argazkia: EITB Media.
Astillero eta Chapela hirugarren eta laugarren sailkatu dira, 11:06 eta 11:07 eginda, eta estropada bikaina burutu dute. Bosgarren postuan, Hibaika jarri da, eta Kaiku seigarren; Sestaoko taldeak aurreko egunean erdietsitako arrakasta errepikatu du, eta gizonezkoetan eta emakumezkoetan lehiatuko da. Orio ere egoera berean dago, ostegunean zazpigarren postua eskuratuta.
Laugarren postua Astillerok lortu du, eta igandean Kontxan izango dira berriro. Argazkia: EITB Media.
Etsipena, nagusiki, Zumaiak eta Hondarribiak hartu dute; Zumaiak, segundo batengatik baino gutxiagogatik gelditu baita at, eta Hondarribiak Kontxan egoteko aukera handiak zituelako, aurreikuspenen arabera.
Kaikuko hainbat arraunlari, pozarren, sailkatzea gauzatuta. Argazkia: EITB Media.
2024KO KONTXAKO BANDERAREN EMAKUMEZKOEN SAILKATZE ESTROPADA
1 – Arraun Lagunak 10:55.32
2 – Tolosaldea + 7.30
3 – Astillero + 11.00
4 – Chapela + 11.58
5 – Hibaika + 15.84
6 – Kaiku + 16.36
7 – Orio 11:12.06
8 – Zumaia + 0.84
9 – Hondarribia + 2.52
10 – Zarautz + 6.48
Igande honetarako txandetako zozketa
Sailkatze estropada bukatuta, Donostiako Udaletxean zozkatu dute zein traineruk parte hartuko duten lehenengo txandan, eta zeintzuk izango diren bigarrenean, igandean. Hala, Orio, Chapela, Kaiku eta Astillero izango dira lehen txandan, eta Tolosaldea, Arraun Lagunak, Hibaika eta Donostiarra bigarrenean.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa