Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
17. ekitaldia
EITB MEDIA
Sailkapen-estropadan, iaz baino bi ontzi gehiago izango dira. Sailkapen-proba zuzenean jarraitu ahal izango da, ETB1en eta eitb.eus-en, 17:40tik aurrera.
Zazpi traineruk lortuko dute sailkatzea, Kontxarako. Argazkia: EITB Media.
Emakumezkoen 20 traineruk hartuko dute parte ostegunean, hilaren 29an, jokatuko den Donostiako Banderarako sailkatzeko estropadan.
Sailkapen-estropada, 17:40an, eta ondorengo jardunaldiak zuzenean izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Erlojupekoa eginda jokatuko dituzte, 18:00etan hasita, eta traineru guztiek bukatutakoan jakingo dugu nortzuk sailkatu diren Kontxako estropadarako. 1,5 milia egin beharko dituzte, ziaboga bakarra eginda.
Emaitza horiek ez dute behin betiko sailkapenerako balio. Izan ere, bi jardunaldi nagusietako denborak baliatuko dituzte, Arraun Lagunak egungo txapeldunen lekukoa nork hartuko duten argitzeko.
Irailaren 1ean eta 8an jokatuko dute Kontxako Banderaren lehia. Emakumezkoen kategorian, 11:00etan ekingo diote lanari bi egunetan.
Emakumezkoen sailkapen proban, abuztuaren 29an, berriz, hauek arituko dira:
- Astillero
- Cabo
- Cesantes
- Chapela
- Castropol
- Deustu
- Donostia Arraun Lagunak
- Hernani
- Hibaika
- Hondarribia
- Kaiku
- Ondarroa
- Orio
- Rianxo
- Perillo
- San Juan
- Tiran
- Tolosaldea
- Zarautz
- Zumaia
OHARRA: Donostiarra (etxeko trainerua) dagoeneko sailkatuta dago emakumezkoetan zein gizonezkoetan, araudian hala jasotzen baita, eta bandera irabazteko zortzi ontzietako bat izango da bi estropadetan.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa