Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
ARRAUNA
EITB MEDIA
Basque Teameko arraunlaria bosgarren sailkatu da Aina Cidekin batera asteazken honetan jokatutako finaurreko proban. Hortaz, bikoteak ezin izango du A finalean parte hartu.
Esther Briz eta Aina Cid, asteazken honetako finalaurrekoan. EFE
Esther Briz Basque Teameko arraunlaria Parisko olinpiar jokoetan dominak lortzeko lehiatik at geratu da, asteazken honetan jokatutako finalaurrekoan bosgarren sailkatu baita, Aina Cidekin batera. Orain, B finalean lehenengo bi postuetako bat lortu beharko dute diploma olinpikoa lortzeko.
Briz eta Cid hasi eta berehala geratu dira atzean. 500 metroetatik pasa direnean, ia finalaurreko osoan aurretik joan den ontzi estatubatuarrak 3.92 segundoko aldea ateratzen zien.
Lehian ari ziren sei bikoteetatik hiruk lortu dute A finalerako txartela: Ameriketako Estatu Batuek, Australiak eta Lituaniak. Jess Morrison eta Annabelle McIntyre australiarrek erritmoa estutu dute amaieran, eta 7 minutu eta 14 segundoko denboran bukatu dute, Azja Czajkowski eta Jess Thoennes estatubatuarren (7:15.59) eta Kamile Kralikaite eta Ieva Adomaviciute (7:19.27) lituaniarren aurretik.
Hurrengo zuzenekoak
03 | 15:30 - 17:30 | CROSSFIT | Basque Crossfit Txapelketa |
03 | 17:00 - 20:00 | PELOTA | 4 t'erdiko ligaxka: Altuna III vs Zubizarreta III |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa