Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
EUSKOTREN ETA EUSKO LABEL LIGA
I. G. | EITB Media
Emakumezkoen estropadan, Gipuzkoako trainerua aurkariak baino askoz gehiago izan da, 15 segundo atera baitizkio bigarrenari. Gizonezkoetan, Zierbena bakarrik izan da gai Urdaibairi presioa egiteko, baina Bermeoko traineruak zazpigarren bandera eskuratu du.
Urdaibaiko arraunlariak. Argzkia: EITB Media
Arraun Lagunak eta Urdaibai garaile atera dira larunbat honetan Getxoko estropadan, Euskotren Ligako eta Eusko Label Ligako bederatzigarren jardunaldian. Emakumezkoen estropadan, Gipuzkoako trainerua aurkariak baino askoz gehiago izan da, 15 segundo atera baitizkio bigarren sailkatuari. Gizonezkoetan, Zierbena bakarrik izan da gai Urdaibairi presioa egiteko, baina Bermeoko traineruak zazpigarren bandera eskuratu du.
Emakumezkoen txapelketan, Getxon uretan lehiatu diren lehenak Hondarribia, Hibaika, Cabo eta Tiran izan dira. 'Ama Guadalupekoa'k abantaila hartu du hasieratik, Hibaika erritmoa jarraitu nahian, eta galiziarrak oso atzean geratu dira. Horrela, Hondarribia 10 minutu eta 57 segundoko denborarekin nagusitu da.
Ohorezko txandan, Arraun Lagunak, Orio, Donostiarra eta Tolosaldea aritu dira. Orain arte bezala, Arraun Lagunakek ez du aurkaririk izan, eta 10 minutu eta 37 segundoko denborarekin gailendu da. Gainerakoek ahalik eta ondoen geratzeko borrokarekin konformatu behar izan dute. Irabazlearen atzetik, Donostiarra (+15), Orio (+15) eta Tolosaldea (+28) iritsi dira.
Euskotren Ligako Getxoko Ikurrinaren denborak. Argazkia: EITB
Euskotren Ligako 9. jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB
Eusko Label Ligan, bederatzigarren jardunaldia Lekittarrak, San Pedrok, Bueuk eta Kaikuk abiatu dute. San Pedrok lidergoan ekin dio, baina Kaiku buruan jarri da bigarren ziabogaren ostean. Azken luzearekin, Kaiku gailendu da 20 minutu eta 37 segundoko denborarekin. San Pedro, Lekittarra eta Bueu heldu dira atzetik.
Bigarren txandan, Donostiarra, Getaria, Cabo eta Ondarroa aritu dira. Traineru gipuzkoarra, aurreko jardunaldian bigarren geratu ostean, sendo aritu da arraunean, eta tarte polita atera die aurkariei, 20 minutu eta 11 segundoko denbora eginez. Getaria heldu da bigarren, Cabo hirugarren eta Ondarroa laugarren.
Ohorezko txanda Urdaibaik, Zierbenak, Hondarribiak eta Oriok osatu dute. Lau traineruak oso parekatuta hasi dira, baina lehen ziabogan Bermeokoek euren indarra erakutsi dute. Zierbenak eta Oriok, berriz, bigarren posturako borrokari eutsi diote. Hondarribiak, aldiz, ez du bere eguna izan, eta atzean geratu da. Horrela, Urdaibaik bere zazpigarren bandera irabazi du 19 minutu eta 49 segundoko denborarekin. Zierbena izan da bigarren (+3), Orio hirugarren (+13) eta Hondarribia laugarren (+33); seigarren geratu da sailkapen nagusian.
Eusko Label Ligako denborak Getxoko estropadan. Argazkia: EITB
Eusko Label Ligako 9. jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa