Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
Euskotren Play-offa
EITB MEDIA
Eusko Label Ligako play-offeko 1. jardunaldia jokatu da Bermeon, eta Hibaika nagusitu da erlojupeko parekatuan, ia bi segundoko aldea atera dio Kaikuri, eta hiru segundokoa Zumaiako ontziari.
Albisteak (3)
Hibaika traineru gipuzkoarrak abantaila hartu du Euskotren Ligako igoera edo salbazio play-offean, emakumezkoen traineru maila nagusian, Kaiku eta Zumaia mendean hartuta, Bermeoko uretan jokatutako lehen jardunaldian.
Hibaika, Euskotren Ligako seigarren sailkatuak, Kaikuk (ETE ligako txapelduna) eta Zumaiak (ETE ligako bigarren sailkatua) baino denbora gutxiago behar izan du proba amaitzeko. Izan ere, Kaikuri ia bi segundoko aldea, eta Zumaiako 'Telmo Deuna' ontziari hiru segunduko aldea atera die.
Emakumezkoen estropadako lehen ziabogan hiru ontzien arteko berdintasuna deigarria izan da. Hibaikak eta Kaikuak denbora bera behar izan dute, 05:27, eta segundo bakarreko aldea atera diote Zumaiako ontziari. Azkenik, Errenteriako ontzia nagusitu da 10:51:38ko denborarekin.
Play-offa bihar, igandea, erabakiko da, Nerbioi itsasadarrean 11:25etik aurrera egingo den bigarren jardunaldian. Puntu gehien lortzen dituen tripulazioak lortuko du jokoan dagoen plaza, eta berdinketa gertatuz gero, bi jardunaldien zenbaketan denbora gutxien batzen duenak.
Euskotren play-offeko lehen jardunaldiko sailkapena
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa