Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
Sailkatze estropada
EITB MEDIA
Zazpi talde horiek lortu dute, ostegunean, sailkatze estropadan, igandean hasiko den Kontxako Banderarako txartela eskuratzea. Donostiarra sailkatuta zegoen, eta zortzikotea osatuko du.
Albisteak (3)
Zierbena, Hondarribia, Orio, Urdaibai, Cabo, Getaria eta Ondarroa sailkatu dira 2023ko Kontxako Banderarako, ostegunean Donostian jokatutako sailkatze estropadan ordena horretan amaitu baitzuten aurreneko zazpi tokietan. Donostiarra ere arituko da iraileko lehen bi igandeetan Kontxako Banderaren ekitaldi honetan; izan ere, azken klub horrek bermatuta zuen tokia.
Ez da ezusteko handirik izan, 128. Kontxako Banderan zer talde izango diren zehaztu behar zuen erlojupekoan; izan ere, faborito nagusiek azterketa gainditu, eta txartela lortu dute. Baina emozio handia izan da, hori bai; hiru taldek, Getariak, Ondarroak eta Lekittarrak, bi postu izan dituzte jokoan, eta horien arteko aldea estu-estua izan da. Azkenean, Lekittarrak egin du zortzigarren, eta saririk gabe gelditu da; Ondarroak, ordea, zazpigarren tokia erdietsi du, eta bi segundoko aldeagatik arituko da igandean Kontxan.
Zierbenak Eusko Label Ligan (hirugarren sailkatua) orain arte egindako denboraldi bikaina berretsi du ostegunean, eta sailkatze estropadako onena izan da. 20:01 eginda, Bizkaiko taldeak erakutsi du sasoi betean dagoela denboraldiko puntu honetan. Zierbenak lehenengo postua bereganatu du erlojupekoan, eta igandean, Banderarako lehian, erreferentzietako bat izatea espero da.
Hondarribia, Orio eta Urdaibai, aurreikusita zegoenez, arazorik gabe sailkatu dira. Jarraian, bosgarren postuan, Cabo izan da; Galiziako taldea bikain ibili da, eta indartsu helduko da Kontxako Banderara, lehiatzeko prest.
Arestian esan bezala, Getariak eta Ondarroak helburua gauzatu dute, eta Lekittarra Kontxatik at geratu da. Kaikuk eta Aresek, ziabogan egindako denborak kontuan izanik, itxaropenak izan ahal zituzten aurreneko zazpietan sartzeko, baina, azkenean, bederatzigarren eta hamargarren postuetan amaitu dute proba.
Kontxako Banderarako lehen igandeko txandetako zozketa
Sailkatutako zortzi taldeen izenak erabakita, zozketa egin dute, Donostiako udaletxean, igandean, 2023ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, txanda bakoitzean zein talde arituko diren jakiteko. Hala, lehen txandan, Donostiarra, Zierbena, Orio eta Hondarribia izango dira, eta bigarrenean, aldiz, Cabo, Getaria, Ondarroa eta Urdaibai. Igandean bertan zozkatuko dituzte kaleak.
Honela geratu da 2023ko sailkatze estropada, Donostian. Argazkia: EITB Media.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa