Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
Kontxako Bandera
EITB MEDIA
Asteazkenean lortu dute plaza bermatzea, sailkatze estropadan. Donostiarrarekin batera arituko dira, azken horrek ziurtatuta baitzuen Kontxarako txartela.
Albisteak (1)
Oriok, Arraun Lagunakek, Tolosaldeak, Zumaiak, Hondarribiak, Hibaikak eta Kaikuk lortu dute, asteazkenean, 2023ko Kontxako Banderarako sailkatze estropadan, igandean Donostian hasiko den estropadarako txartela eskuratzea. Donostiarrarekin batera arituko dira zazpi talde horiek, azken horrek ziurtatuta baitzuen hamaseigarren Kontxako Banderan parte hartzea.
Itsasoaren baldintzek ez dute batere erraztu arraunlarien lana; izan ere, gogor borrokatu behar izan dute, sailkatzeko helburua gauzatzeko. Ez da ezusteko handirik izan Kontxako Banderan zer talde izango diren argitu duen erlojupekoan; Euskotren Ligako bi klub, Cabo eta Tiran, Liga azken bi postuetan amaitu dutenak, Kontxatik at geratu dira, eta ETE Ligako Zumaia eta Kaiku, aldiz, Donostian izango dira iraileko lehen bi igandeetan.
Testuinguru horretan, nabarmentzekoa da Oriok egindako estropada. Nadeth Agirre patroi duen taldeak irabazi du proba, eta ziabogan ere aurreneko postuan izan da. 12:23ko denbora egin du helmugan, Arrain Lagunakek baino zortzi segundo gutxiago; Euskotren Ligako txapeldunak, hori bai, estropada ona egin du, eta argi utzi du Kontxarako ere faborito nagusietakoa dela, denboraldi osoan Ligan erakutsi duenez.
Tolosaldeak, Hondarribiak eta Hibaikak, iragarpenaren arabera, aukera handiak zituzten sailkatzeko, eta helburu hori lortu dute. Itsasoaren baldintza gogorrei aurre eginda, argi utzi dute, hasieratik, Kontxarako txartela erdietsi nahi zutela.
Zumaiak erlojupeko ederra egin du, eta laugarren postua lortu du. Telmo Deun ontzia onenen artean sartu da; Zumaiako klubaren arraunlariak sasoi puntu onean iritsi dira denboraldiko tarte honetara. Kaikuk zazpigarren postuan amaitu du proba, eta, horrenbestez, mendeurrena Kontxan ospatzeko aukera bereganatu du. Sestaoko klubak Chapela utzi du saririk gabe, zortzigarren postuan sailkatu baita, Kaikuk baino bost segundo gehiago eginda; hortaz, ez da iganderako sailkatu.
Kontxako Banderako lehen iganderako txanden zozketa
Sailkatze estropada bukatuta, Kontxako Banderako lehen iganderako txanden zozketa egin dute Donostian. Hala, irailaren 3an, Hibaika, Orio, Zumaia eta Kaiku arituko dira nor baino nor gehiago aurreneko txandan, eta Tolosaldea, Donostiarra, Arraun Lagunak eta Hondarribia arituko dira bigarrenean.
Honela amaitu da 2023ko Kontxako Banderarako sailkatze estropada. Argazkia: EITB Media.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa