Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
Asteazkenera begira
Agentziak | EITB MEDIA
Adrian Neo Romeroren heriotzaren ondorioz, klubeko "zuzendaritza, entrenatzaileak, arraunlariak eta zaleak" ez daude estropadan lehiatzeko "animo eta indarrekin".
Emakumezkoen sailkatze-estropada asteazkenean lehiatuko da. Irudia: EITB Media.
Rianxoko emakumezkoen ontzia ez da asteazkenean Kontxarako sailkatze-estropadan izango, euren patroietako baten heriotzaren ondorioz. Galiziako klubak aditzera emandakoaren arabera, ez daude lehiatzeko "indar nahikoarekin".
Kontxako Banderako antolatzaileek galiziarren baja konfirmatu dute, eta "doluminak" helarazi dizkiete galiziarrei "hain gertaera tristeagatik".
Adrian Neo Romeroren heriotzaren ondorioz, klubeko "zuzendaritza, entrenatzaileak, arraunlariak eta zaleak" ez daude estropadan lehiatzeko "animo eta indarrekin", Rianxoko taldeak berak adierazi duenez.
Galiziarren baja dela-eta, antolatzaileek sailkatze-estropada berregituratu behar izan dute: bederatzi ontziko bi taldetan lehiatuko dira, erlojuaren kontra, eta zazpi denbora onenak egiten dituzten ontziek lortuko dute Kontxako Bandera lehiatzeko txartela.
Donostiarra, etxeko trainerua, sailkatuta dago jada, lehiaketaren estatutuei jarraituta, eta sailkatze-estropadatik ateratzen diren zazpi ontziekin batera lehiatuko da irailearen 3ko lehen jardunaldian.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa