Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
EUSKO LABEL LIGA
A. A. | EITB MEDIA
'Sotera' ontzikoek ezin hobeto amaitu dute denboraldia, El Corte Ingles Bandera ere irabazi baitute Oriori bi segundogatik aurre hartuta.
Santurtziko arraunlariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Bideoak (11)
'Sotera'ko kideek kamioneta gainean zeharkatu dituzte Santurtziko kaleak
El Corte Ingles Saria irabazita biribildu du denboraldia Santurtzik
Santurtziren eta Orioren arteko azken luze ikusgarria Portugaleten
Tolosaldearen azken metroak eta ospakizuna traineru barrutik
Ez da ezustekorik izan Eusko Label Ligako azken jardunaldian, eta, hartara, Santurtzik irabazi du 2021eko ekitaldia, jarraian eskuratzen duen bigarrena, hain zuzen ere. Gainera, modurik onenean egin dute, Portugaleten lehiatu den XLVII. El Corte Ingles Banderako estropada ere bereganatu baitute.
Moreek nahikoa zuten estropada deskalifikaziorik jaso gabe amaitzearekin, joan zen urtean jantzi zuten koroa berriro lortzeko. Izan ere, Bermeon lortutako garaipenarekin 8 puntuko aldea ateratzen zion uda guztian bere lehiakide zuzena izan den Hondarribiari, baina ez dira horrekin konformatu eta ginga ezin hobea jarri diote denboraldi ikusgarriari. Bizkaitarrek ligako koroa erdiesteaz gain, zortzi estropada irabazi dituzte, eta Kontxako Banderan ere nagusi izan ziren, orduantxe ere Hondarribiaren aurretik.
Soterak Kantauri itsasoan izan duen nagusitasuna berretsi du azken estropadan ere, eta, azkenerako, Orio gainditu du zirrara handia izan duen azken buruz burukoan. Laugarren kaletik aritu diren horiek denborarik onenak egin dituzte joaneko luzeetan, eta hirugarrenetik jardun duten moreek, aldiz, itzulikoetan.
Azkenean, bizkaitarrek bi segundo pasatxoko aldearekin (2 eta 12 ehunen) lortu dute garaipena, beste hautagairik gabeko ohorezko txandan, Donostiarra eta Hondarribia lehen bietatik oso urrun egon zirelako.
Estropada irabazi ez zuen arren, Oriok Eusko Label Ligako podiumera egin du jauzi gaurko bigarren postuari esker, Donostiarra puntu batez gaindituta. Hala, horiak Santurtzi eta Hondarribia txapeldun eta txapeldunordearen atzetik geratu dira behin betiko sailkapenean.
1. txanda eta play-offak
Lehenengo txandan, Zierbena nagusitu da Urdaibairen aurretik. Bizkaiko bi ontziek norgehiagoka ezin estuagoa eduki dute azken metroetan. Bermeotarrak buruan izan dira ia estropada osoan zehar, baina azken txanpa indartsua eginda Zierbenakoek egin dute denborarik onena 28 ehunenekogatik soilik.
Eusko Label eta Euskotren ligetako play-offei dagokienez, Tolosaldea emakumezkoetan, eta Getaria eta Kaiku, gizonezkoetan, erdietsi dute mailaz igotzeko helburua
Patroi onenaren saria
Denboraldiko patroi onena Donostiarrako Arkaitz Diaz izan da, 20 punturekin. Santurtziko Gorka Aranberrik baino bat gehiago, eta Cabo da Cruzeko, Oscar Hermok eta Felix Duartek baino sei eta zortzi gehiago.
EL CORTE INGLES BANDERAKO SAILKAPENA:
El Corte Ingles Banderako sailkapena. Argazkia: EITB
EUSKO LABEL LIGAKO BEHIN BETIKO SAILKAPENA:
Eusko Label Ligako azken sailkapena. Argazkia: EITB
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa