Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

09:51

Arrauna

2. jardunaldia

Hondarribia eta Orio, berriro nagusi Kontxan

eitb.eus

'Ama Guadalupekoak' hirugarren aldiz jarraian irabazi du bandera; 'Txiki' ontzikoek, berriz, bigarren garaipena kateatu dute.

  • Hondarribiko eta Orioko arraunlariak garaipenak ospatzen.

    Hondarribiko eta Orioko arraunlariak garaipenak ospatzen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hondarribiak ez du ezustekorik nahi izan. Mikel Orbañanosen mutilak hasieratik bertatik hasi dira agintzen Kontxako Banderaren gizonezkoen bigarren jardunaldian, jakitun izanik aurreko asteburuan lortutako aldeak ez zirela erabakigarriak (7 segundo Zierbenarekiko).

Horrenbestez, berehala kokatu dira estropadako buru, aurkari zuzenak, Zierbenak, izan zitzakeen itxaropenak murrizteko asmoz. Ama Guadalupekoak bost segundoko altxorra zeukan bere alde ziabogan, eta larriune bat bera ere igaro gabe eskuratu du bandera, klubaren hamalaugarrena eta jarraian irabazten duen hirugarrena.

Lehen txanda ere aurreikusitakoaren arabera joan da: Zarautz oso azkar hasi da atzean geratzen, bere lehiakideak aldentzen ziren bitartean; Cabo galiziarra, aldiz, lehiari eusteko gai izan da, betiere Urdaibairen eta Donostiarraren beste bi ontzien txopari jarraituz.

Gipuzkoarrak ia palaz pala aritu dira Bermeokoekin (1 eta 2 segundo atzetik gehienean), baina ezin izan du kolpe erabakigarririk jo Urdaibai gainditzeko.

Gizonezkoen 2. jardunaldiko denborak:

Emakumezkoen 1. eta 2. jardunaldiko denboren behin betiko sailkapena:

BIGARRENA ORIORENTZAT

Orioko arraunlariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Kontxako Banderaren emakumezkoen bigarren jardunaldiak Orioren garaipen garbia ekarri du, bai tandan, bai Banderan. Donostiarra ontziarekiko 2,22 segundoko abantailarekin hasi dute lehia, eta etxekoek lanari ondo ekin dioten arren (segundo bateko tartea zuten hasierako arraunkadetan), oriotarrek lasai jardun dute, eta lehen luzearen erdialdera iritsi orduko aurretik jarri dira jada.

Ziabogan 5 segundoko aldea zuen dagoeneko Txiki ontziak, eta hasiera batean bereganatutako abantaila hazi besterik ez da egin itzulikoan. Hala, Nadeth Agirrek zuzendutako ontziak ez du aurkaririk izan gaurkoan, eta helmugan tarte zabalarekin sartu dira, garaipena ospatzeko denborarekin. Gaurko garaikurra Kontxan eskuratzen duten bigarrena izan da oriotarrentzat, joan zen urtean lortutakoaren ondotik.

Ondoren, lehendabiziko kaletik aritu den Donostiarra sartu da, 11,82 segundoko galerarekin, banderaren irabazleengandik urruti, eta garaipenaren lehian jarduteko apenas aukerarik izan gabe. Hirugarren postua Arraun Lagunakentzat izan da, Tolosaldearekiko segundo bat baino gutxiagoko aldearekin.

Kontsolazio txandan, Hondarribia aise nagusitu da beste hiru ontzien aurretik, bigarren izan den Hibaikari 8 segundoko aldea atera baitio.

Emakumezkoen 2. jardunaldiko denborak:

Emakumezkoen 1. eta 2. jardunaldiko denboren behin betiko sailkapena:

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena