Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

19:54

Arrauna

Eusko Label Liga

Hondarribia lider da Aresko bandera irabazita, eta Kaikuk maila galdu du

eitb.eus

Joseba Amunarrizen traineruak seigarren garaipena lortu du eta Santurtzirekin berdnduta da ligako goiko aldean, baina garaipen kopuru handiagoarekin.

1:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hondarribia lider jarri da Eusko Label Ligako sailkapenean larunbat honetan jokatutako Aresko Bandera irabazita. 'Ama Guadalupekoa' Santurtzi orain arteko liderrari gailendu zaio eta orain bi traineruak puntuetara berdinduta dira ligan, baina gipuzkoarrak, garaipen gehiago dituztenez, lider jarri dira.

Eguneko albiste txarra Kaikuk eman du. Bizkaitarrak azken postuan geratu dira berriro ere eta, ondorioz, maila galdu dute. Hurrengo denboraldian, KE1 ligan arituko dira. Denboraldi beltza izan da Sestaoko traineru historikoarentzat.

Kaiku lehenengo txandan aritu da, Aresekin, Ondarroarekin eta Zarautzekin batera. Denborarik onena galiziarrek egin dute.

Bigarren txandan, Donostiarrak egin du erreferentziazko denbora, 19:39. Gipuzkoarrak aise gailendu zaizkie Cabori eta Zierbenari. Lekittarrak ez du parte hartu ostegunean arraunlari batek positiboa eman zuelako PCR probetan.

Ohorezko txandan, Hondarribia estropadaren buruan jarri da lehenengo paladetatik, Santurtzi, Orio eta Urdaibai segundo bat atzean utzita. Baina bigarren luzetik aurrera, Joseba Amunarrizen arraunlariek aldea handitu dute eta helmugan 3 segundo atera dizkiete Santurtziri, 10 Urdaibairi eta 15 Oriori.

Eusko Label Ligako sailkapenean, Hondarribia dago lehenengo postuan Santurtzirekin 142 puntura berdinduta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena