Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

19:51

Arrauna

Kargugabetzea

Peio de Vegak Carlos Rodriguezen lekua hartu du Kaikuko entrenatzaile gisa

eitb.eus

Sestaoko arraun taldeak teknikariz aldatzea erabaki du, Eusko Label Ligako jaitsiera eta 'play-off' postuak erabakitzeko sei jardunaldi falta direnean

  • Kaiku arraun elkarteko instalazioak

    Kaiku arraun elkarteko instalazioak. Argazkia: ETBren bideo bateko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kaiku arraun taldeak astelehen honetan jakinarazi duenez, Carlos Rodriguez entrenatzaile kargutik kentzea eta haren ordez Peio de Vega jartzea erabaki du, "geratzen diren estropadetan pizgarri bat sortzeko".

"Bizkaitarra" trainerua  Eusko Label Ligako azken postuan dago gaur egun, 25 punturekin, denboraldi honetarako sortutako aurreikuspenetatik urrun. Izan ere, zuzeneko jaitsiera eta play-offeko postuak erabakitzeko sei jardunaldi besterik falta ez direnean, urruti dauka mailari eusteko aukera ematen duen jaitsierako kanporaketa jokatzeko aukera. Une honetan, Aresek betetzen du postu hori 36 punturekin; ondorioz, bizkaitarrek 11 puntuko zuloa dute kontra.

Hala, Kaikuko Zuzendaritza Batzordeak kaleratutako oharrean azaltzen denez, hartutako erabakiarekin "taldearen dinamikan aldaketa” sortzea eta denboraldi amaerari begira "bultzada berri bat" ematea bilatzen dute.

Aldi berean, Sestaoko taldeak "Carlos Rodriguez eta bere talde teknikoaren inplikazioa, lana, profesionaltasuna eta dedikazioa" eskertu nahi izan ditu traineruaren buru izan den bi urteetan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena