Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

13:54

Arrauna

Covid-19

Getariako arraunlari batek positibo eman du

eitb.eus

Antza, arraunlaria lantokian kutsatu zen. Taldekideei eta zuzendaritzako lagunei PCR testak egin dizkiete jada, eta emaitzak gaur bertan jakitea espero dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bart ezagutu zen Getariako arraunlari batek positibo eman duela covid-19an. TKE Ligan parte hartzen du taldeak eta asteburu honetan ez dute parte hartuko jokatu beharreko estropadetan. Antza, arraunlaria lantokian kutsatu zen.

Taldekideei eta zuzendaritzako lagunei PCR testak egin dizkiete jada eta emaitzak gaur bertan jakitea espero dute. Osakidetzak eta Osasun Sailak ezartzen duten protokoloari jarraitu diete, eta, beraz, etxean daude.

Getaria lau estropadetatik at geratzen bada, lehiaketatik kanpo utz dezakete. Egun, hirugarren tokian daude, 36 punturekin, eta aurretik Pedreña (47 puntu) eta San Pedro (42 puntu) dituzte.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:00 - 11:59 AIZKOLARIAK | Aizkora Proba Berezia
    22 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena