Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

12:28

Arrauna

Euskotren Liga

Donostiarra ontziak Orioren nagusitasunarekin amaitu du Zierbenan

EITB.eus

Ziabogan Orioren atzetik izan badira ere, sei segundoko galduta, bigarren luzean estropadari buelta emateko ahalmena erakutsi dute 'Torrekua I.a'-ko ontzikoek.

  • Donostiarra ontzia Petronor Bandera astintzen.

    Donostiarra ontzia Petronor Bandera astintzen. ETBren bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiarra Arraun Elkarteak bereganatu du igande honetan lehiatu den Euskotren Ligako Petronor Banderaren VI. edizioa, orain arte Oriok azaldutako erabateko nagusitasunari aurre eginez.

Bi luzetara lehiatutako estropadan, 'San Nikolas' ontziak agintzen ekin dio lanari, eta bazirudien laugarren garaipena jarraian eskuratu behar zutela horiek; izan ere, ziabogara heldu direnean, sei segundoko tartea ateratzen zioten 'Torrekua I.a' ontziari, zortzi Hondarribiari eta hamaika Arraun Lagunak taldeari.

Alabaina, bueltako luzean donostiarrek atzetik aurrerako ikusgarria egin dute, eta ziabogan izandako kontrako zuloa goitik behera irauli dute. Hala, helmugara iritsi direnean ia bi segundoko tartearekin sartu dira Natalia Tubioren aginduetara aritu diren arraunlariak 10:50,44 denbora markatuz.

Horrenbestez, irabazleen ostean oriotarrak sartu dira bigarren postuan, 1,64 segundoko galerarekin (10:52,08). Hirugarren tokia Arraun Lagunak traineruak (11:05,30) eskuratu du, eta Hondarribia izan da azkena (11:06,64).

Petronor Banderaren sailkapena, Euskotren Ligan. Argazkia: ETBren bideo batetik hartutako irudia

Lau estropada jokatu ondoren, Oriok Euskotren Ligako sailkapenaren buruan jarraitzen du 15 punturekin. Lau puntuko tartea dauka dute Donostiarrarekiko, eta hirugarren eta laugarren postuetan Arraun Lagunak eta Hondarribia daude, zazpi punturekin berdinduta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 12:00 - 13:59 PILOTA | Udako Txapelketako finalak
    22 15:00 - 16:59 HERRI KIROLAK | Artzain Txakurrak (Oñati)
    22 16:59 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena