Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna

Arrauna

11:40

Arrauna

1995ean, azken aldia

Sotera, berriro ere Kontxan

eitb.eus

23 urte geroago Santurtziko taldeak Kontxako Banderan parte hartuko du berriro ere.

  • Sotera, egurrezko traineruarekin. Argazkia: Santurtzi Arraun

    Sotera, egurrezko traineruarekin. Argazkia: Santurtzi Arraun

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Santurtziko Soterako ontzi morea Kontxako badian ikusteko aukera izango dugu aurten. 1995. urtean izan zen arrauneko olinpiadetan deritzon estropadan parte hartu zuen azkenengo aldia.

Duela 23 urte gertatu zen hori, traineruak egurrezkoak zirenean, arraunak nola izan behar ziren eztabaidatzen zenean, eta Javier Cruz herriko alkatea zenean (Jose Miguel Darquistade Albizua 'Petatxe' ordezkatu zuena, Soterako arraunlari ohi ospetsua).

SOTERA 1995 BLaNCO NEGRO

Santurtziko zaleek oroitzapen politak dituzte, garai hartan Donostiara bidaiak egiten zituzten urtero Kontxa ikustera... aurretik 1977, 1979 eta 1985 urteetan garaipenen ospakizunak ere ahaztezinak dira klubarentzat.

23 urte geroago emozio horiek berriro biziko dituzte. Kontxako sailkatze estropadan zazpigarren postua lortu eta orain lehen jardunaldiko estropadan dute burua santurtziarrek.

 

 

 

KLubean gordeta dago egurrezko traineru hura

SOTERA trainera de madera

1995.eko estropada

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:10 - 20:10 PILOTA | San Mateoak: Laso-Iztueta vs Peña II-Albisu

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena