Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
Estrobo Auzia
eitb.eus
Gaur Estrobo Auziaren epaiketaren bigarren eguna da eta lekukoek deklaratu dute, Urdaibaiko arraunlari ohiak gehienek.
Albisteak (2)
Bideoak (3)
Informazio gehiago (1)
Estrobo auziak bigarren eguna izan du gaur eta askotarako eman dute Urdaibaiko arraunlarien adierazpenek. Ingektatzea ez da delitua, baina denek onartu dute sustantziak ziztatzen zizkietela.
Arraunlari batek, egun Urdaibaiko taldean dagoen Javi Polok, salataria bera salatu du, alegia Korta Castroko entrenatzailea zenean ere ziztatzen zituztela.
Urdaibaiko arraunlari batzuk, egun taldean ez daudenak ere, eta Luciano Pregok, Jose Manuel Franciscorekin Astilleron egondakoa, deklaratu dute Estrobo Auzian.
DEKLARAZIOAK
Javi Polo (Urdaibaiko arraunlaria): 'Castron, Kortarekin, zain barneko injekzioak ziren, Urdaibain muskulu barnekoak soilik'.
Miguel Angel Millares (Urdaibaiko arraunlari ohia): 'Egon naizen talde guztietan eman dizkidate injekzioak, 2006an Korta zen nire entrenatzailea'.
Bersaitz Azkue (Urdaibaiko arraunlari ohia): 'Injekzioak ipurdian, sabelean eta lepoan ematen zizkiguten, baina Maynarrek ez'.
Iñigo Aldayk (Urdaibaiko arraunlari ohia) injekzioaz ez dakiela ezer esan du.
Asier Aregok (patroi ohia) berari ez diotela inoiz injekziorik jarri esan du.
Alain Colunga (Urdaibaiko arraunlari ohia): 'Muskulu barneko 2-3 injekzioa ematen zizkiguten astero'.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa