Arrauna zuzenean 2022: Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera | EITB Arrauna
Arrauna
Estrobo auzia
Agentziak | Erredakzioa
2010ean Urdaibain ibili zen arraunlari batek "egunero zortzi substantzia edo gehiago" injektatzen zizkietela adierazi du 'Estrobo auzia'ren epaiketan. Babestutako lekuko bezala deklaratu du.
2010. urtean Urdaibaiko taldean ibili zen arraunlari batek "egunero zortzi substantzia injektatzen zizkiguten" adierazi du astelehen honetan hasi den Estrobo auziaren epaiketan. Urte horretan, Bermeoko taldeak TKE Liga eta Kontxako Bandera irabazi zituen.
Ustezko dopin sarearen aurkako epaiketaren lehen egunean hamar akusatuk deklaratu dute: Garai horretan presidentea, entrenatzailea eta taldeko erizaina zirenak eta akusatutako beste sei pertsonak deklaratu dute, baita taldeko arraunlaria zen babestutako lekuko batek ere.
"Zainetan, sorbaldan, tripan, ipurdian..." substantziak injektatzen zizkietela adierazi du babestutako lekukoak. "Zortzi injekzio jasotzen genituen egunero, batzuetan zortzi baino gehiago ere", gaineratu du arraunlariak. Entrenatzailea eta erizaina ziren substantziak prestatu eta kirolariei ematen zizkietenak, babestutako lekuko honek adierazi duenez. Bitaminak zirela esaten omen zieten kirolariei, nahiz eta hauek beste substantzia batzuk zirela uste zuten.
Egun baten, injekzioak jaso ostean "zorabiatuta, botaka egiten eta dardaraka" egon zela aitortu du babestutako lekukoak eta egun horren ostean, arraunlariak injekzio gehiago ez hartzea erabaki zuen, taldetik at utzi zutelarik.
Fiskaltzak bi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatzen du hamar akusatuentzat, osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta. Gainera, urte bete gehiago eskatzen du 2010ean Urdaibaiko sendagilea zenarentzat.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa