Traineruen Euskotren Liga 2022, egutegia, emaitzak eta azken orduko albisteak
#-euskotren_home-#
Barbanza Arousa Bandera
I. G. | EITB MEDIA
Beste behin ere, sailkapeneko liderra nagusi izan da itsasoan, eta zazpigarren garaipena lortu du txapelketan, oso lehiatuta egon den ohorezko txandan.
Albisteak (1)
Arraun Lagunak traineruak ez die atsedenik eman aurkariei, eta larunbat honetan Galiziako uretan jokatu den Euskotren Ligako Barbanza Arousa Bandera ere irabazi du. Beste behin ere, sailkapeneko liderra nagusi izan da itsasoan, eta zazpigarren garaipena lortu du txapelketan, oso lehiatuta egon den ohorezko txandan.
Lehen txandan, Hibaika, Cabo, Tiran eta Hondarribia atera dira. Hondarribiak aurrea hartu du laster, Cabo oso gertu zuela, eta Tiran eta Hibaika atzerago zituztela. Bigarren luzean, Hondarribiak abantaila handitu du, eta 11 minutu eta 21 segundoko denborarekin bukatu du. Cabo izan da bigarren, 15 segundora; Hibaika hirugarren, 16ra (bigarren luze ona egin du, aldea murrizteko), eta Tiran laugarren, 31 segundora.
Ohorezko txanda Donostiarra, Tolosaldea, Arraun Lagunak eta Orio traineruek jokatu dute, berriro. Aurreko estropadetan bezala, Arraun Lagunakek gidatu ditu bi luzeak, baina oraingoan aurkariak ez dira atzean geratu, eta presioa sartu diote liderrari. Tolosaldea ezustekoa emateko zorian egon da, baina azkenean Arraun Lagunakek garaipena lortu du 11 minutuko denbora eginda. Tolosaldea izan da bigarren (+6), Orio hirugarren (+8) eta Donostiarra laugarren (+12).
Hala, Arraun Lagunakek zazpigarren bandera eraman du etxera, eta Euskotren Ligako lider izaten jarraitzen du.
Banderako sailkapena. Irudia: EITB
Euskotren Ligako sailkapen nagusia. Irudia: EITB
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa